10:00. Gazteentzako txirrindulari lasterketa, XXXVIII. San Bartolome saria, Ibarra Kirol Elkartearen eskutik.
18:45. Buruhandiak eta erraldoiak. 20:30. Herri afaria eskolako estalpean, Iriarte jatetxearen eskutik. 00:30. Puo Relajo: Mariatxi doinuak eta abestiak. Ondoren. DJ Josu.
Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren. Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00
Ura Iturralde argazkilari dokumental tolosarrak Iran Ezkutua erakusketa jarri du. Iraniar LGTBI komunitateari buruzko istorio desberdinetan oinarritzen den argazki erakusketa da.