Erretirodunen eta Kirolarien Eguna 10:00. Toka txapelketa Salbadora Erretirodunen elkartearen eskutik, Olaederra kiroldegiaren ondoan. Eguraldi txarrarekin Bearzana pilotalekuan. 10:00. Emakumeen gosari interkulturala Lurgatz talde feministarekin, Malkar plazan. 11:00. Erretirodunen eskulanen eta margoen erakusketa, Berdura plazan. 14:00. Erretirodunen bazkaria. Ondoren dantzaldia Ostolaza eta Ezkerrarekin, Txermigo ikastolan. 16:15. Zumba klase herrikoia, Txistulari plazan. Eguraldi txarrarekin Olaederra kiroldegian. 18:00. Cycling mini-maratoia, Txistulari plazan. Eguraldi txarrarekin Olaederra kiroldegian.
Campeones filma ikusteko aukera izango da aire librean. Marco, saskibaloi profesionaleko entrenatzailea da. Egun batetik bestera, bat-batean, krisi pertsonalak jota, adimen urritasuna duen gazte talde bat entrenatzen ikusiko du bere burua. Hasiera batean arazo izango direnak, azkenerako, bizitzarako irakaspen bilakatuko dira.
Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren. Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00
Villabonako Kale Nagusian kokatuta dagoen Kaori faktoria dendan jarri ditu artista azkoitiarrak bere lanak ikusgai. Uztaila bukatu bitarte izango dira bertan.
Fernando Rojo tolosarraren argazkiak daude ikusgai. Indiara egindako bidaian ateratako argazkiak dira.
Maria Jose Labourdique billabonatarrak margotutako akuarelazko koadroak daude ikusgai.
Ura Iturralde argazkilari dokumental tolosarrak Iran Ezkutua erakusketa jarri du. Iraniar LGTBI komunitateari buruzko istorio desberdinetan oinarritzen den argazki erakusketa da.