09:00. Diana, Loatzoko Txistu taldearen eskutik. 10:30. Korporazioaren bisita Santiago egoitzara. 10:30. XXXIX. Herri krosa haurrentzat Zunbeltz elkartearen eskutik, Altzin plazan. 11:00. XXXIX. Herri krosa helduentzat Zunbeltz elkartearen eskutik, Altzin plazan. 12:00. Soka-dantza Oinkariren eskutik, Errebote plazan. Eguraldi txarrarekin Bearzana pilotalekuan. 12:45. Atari Bizi lehiaketaren eta jai egitarauaren azalaren sari banaketa, Errebote plazan. Eguraldi txarrarekin Bearzana pilotalekuan. 13:00. Eresargi Txiki abesbatzaren kontzertua, Berdura plazan. 17:00. Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira, Loatzo Musika Eskolako Txistu taldeak alaituta. 18:00. Sokamuturra Loatzo Musika Eskolako Jeronimo Dultzaina taldeak alaituta, Errebote plazan. 19:30. Rock emanaldi ibiltaria, Rockalean taldearen eskutik, Berdura plazatik abiatuta. 22:00. Oinkari dantza eskolaren "Ametsen mundua" ikuskizuna, Olaederran. 00:30. Laiotz, Errebote plazan.
Tolosako Alkoholiko Anonimoen Uzturre taldeak bilera irekia egingo du. Alkoholismoaren eta bere ondorio eta irtenbideen inguruan hitz egiteko izango da. Alkoholismoari buruzko informazioa eskuratu nahi duen pertsona edo senide guztientzat irekia.
Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren. Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00
Villabonako Kale Nagusian kokatuta dagoen Kaori faktoria dendan jarri ditu artista azkoitiarrak bere lanak ikusgai. Uztaila bukatu bitarte izango dira bertan.
Fernando Rojo tolosarraren argazkiak daude ikusgai. Indiara egindako bidaian ateratako argazkiak dira.
Maria Jose Labourdique billabonatarrak margotutako akuarelazko koadroak daude ikusgai.
Ura Iturralde argazkilari dokumental tolosarrak Iran Ezkutua erakusketa jarri du. Iraniar LGTBI komunitateari buruzko istorio desberdinetan oinarritzen den argazki erakusketa da.