16:00. Gaztetxoen futbitoko finala, Errebote plazan. 16:00. Frontenisa Behar Zanaren eskutik, Olaederrako pilotalekuan. Eguraldi txarrarekin Bearzana pilotalekuan. 17:00. Eskuz binaka herrikoia Behar Zanaren eskutik, Olaederrako pilotalekuan. Eguraldi txarrarekin Bearzana pilotalekuan. 18:00. Txupinazoa Aniztasunean Lagun taldearen eskutik, Iraunkorrak txarangak alaituta. 18:15. Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira, Jeronimo Dultzaina taldeak alaituta. 19:30. Helduen futbitoko finala, Errebote plazan. 21:30. Herri-afaria, Errebote plazan. Eguraldi txarrarekin Txermingo ikastolan. 00:00. Danborrada, Iraunkorrak txarangak alaituta Onddo Gazte Asanbladaren eskutik. Zatorratik abiatuko da. 01:00. Bide batez taldea, Errebote plazan. 01:00. 40 urtetik gorakoentzako DJ emanaldia, Txistulari plazan.
Elkartasun brindisa eta argazki erraldoia Errebote plazan.
18:15. Txupinazoa Onddo plazan.Ondoren. Elektrotxaranga.00:00. Danborrada.01:30. Kontzertuak, gaztetxean.
Levelibular konpainiaren zirku ikuskizuna, 19:30ean, 3 Tabernan.
Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren. Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00
Villabonako Kale Nagusian kokatuta dagoen Kaori faktoria dendan jarri ditu artista azkoitiarrak bere lanak ikusgai. Uztaila bukatu bitarte izango dira bertan.
Fernando Rojo tolosarraren argazkiak daude ikusgai. Indiara egindako bidaian ateratako argazkiak dira.
Maria Jose Labourdique billabonatarrak margotutako akuarelazko koadroak daude ikusgai.
Ura Iturralde argazkilari dokumental tolosarrak Iran Ezkutua erakusketa jarri du. Iraniar LGTBI komunitateari buruzko istorio desberdinetan oinarritzen den argazki erakusketa da.