11:00. Jolasak egingo dituzte. 14:30. Bazkaria. Ondoren. Bingo musikala eta poteo musikatua. 21:30. Afaria.
14. Futbol Txapelketa jokatuko da, 10:00etan hasita. A Taldean, Bonbero, Senegal, Gudari eta Ziparrakos A ariko dira, eta B taldean, Bonberenea txaranga, AGA, Ziparrakos B eta IGA. Ondoren. Parrillada.
10:00. Azoka eta infogunearen irekiera. Pintxoak egongo dira.Ondoren. Gaztetxearen izaera eta ibilbidea eta eskualdeko proiektuaren aurkezpena.12:00. Estado de excepcion y estado de guerra liburuaren aurkezpena, Esteban Zamorarekin.14:30. Bertso bazkaria: Maialen Akizu, Eli Pagola eta Aitor Bizkarra bertsolariekin. Gai jartzailea: Amaia Agirre. Sarrera: 7 euro.17:00. Ipuin Poema Sinfonikoa.19:00. Txoira Txori bakarlaria.
Fagus Alkizak antolatuta, Hernio-Gazumeko hegaztien bisita gidatua egingo da. Izena eman beharko da kultura@alkiza.eus helbide elektronikoan. Bi ordu eta erdiko iraupena izango du, eta maila ertaineko zailtasuna. Alkizarrek eta 12 urtetik beherakoek doan gozatu ahal izango dute. Gainerakoek: 4 euro.
12:00. Haurrentzako tailerrak.14:00. Herri bazkaria. Ostolaza eta Ezkerra trikitilariekin. 18:00. Zezen txikiak.Gauean. Ostolaza eta Ezkerra trikitilariak.
Ana Yurd elkarteak antolatuta, hileko hirugarren larunbatean egiten den azoka da. Etxean erabiltzen ez diren gauzak saltzera ala trukatzera eraman daitezke: artisautza, zerbitzuak, birziklatutako materialekin egindako gauzak,...
Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren. Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00
Villabonako Kale Nagusian kokatuta dagoen Kaori faktoria dendan jarri ditu artista azkoitiarrak bere lanak ikusgai. Uztaila bukatu bitarte izango dira bertan.
Fernando Rojo tolosarraren argazkiak daude ikusgai. Indiara egindako bidaian ateratako argazkiak dira.
Maria Jose Labourdique billabonatarrak margotutako akuarelazko koadroak daude ikusgai.
Ura Iturralde argazkilari dokumental tolosarrak Iran Ezkutua erakusketa jarri du. Iraniar LGTBI komunitateari buruzko istorio desberdinetan oinarritzen den argazki erakusketa da.