17:30. Kluedo Amarotzen eta sagutxo batzuk, Pailaztana Junior taldearen eskutik, Amarotz jatetxeko lehen solairuko aretoan (euskaraz). 22:00. Mujer blanca soltera busca bakarrizketa, Alazne Etxeberriaren eskutik, Amarotz jatetxeko lehen solairuko aretoan (gazteleraz).
Preso eta haien senideekiko "elkartasuna jo puntuan izan da beti, eta zuzenean eragiten dio eskualdeari": Herriraren, Etxeraten, abokatuen, medikuen... aurka irailean hasiko den epaiketa, eta senideei ezarri berri zaien zigor ekonomikoa dela eta, eskualde batzarrak egingo dira.
Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren. Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00
Villabonako Kale Nagusian kokatuta dagoen Kaori faktoria dendan jarri ditu artista azkoitiarrak bere lanak ikusgai. Uztaila bukatu bitarte izango dira bertan.
Fernando Rojo tolosarraren argazkiak daude ikusgai. Indiara egindako bidaian ateratako argazkiak dira.
Kultur etxeko tailerretan ikasleek egindako lanekin osatu dute erakusketa.
Maria Jose Labourdique billabonatarrak margotutako akuarelazko koadroak daude ikusgai.
Ura Iturralde argazkilari dokumental tolosarrak Iran Ezkutua erakusketa jarri du. Iraniar LGTBI komunitateari buruzko istorio desberdinetan oinarritzen den argazki erakusketa da.