07:00. Zinegotziei deia, Tolosako Udal Txistulari Bandaren eskutik. 08:30. Diana, Tolosako Musika Bandaren eskutik. 08:45. Diana, Tolosako eta Iruñeko Udal Txistulari Banden eskutik. 09:00-12:00. XLII. Jose Mari Anza Memoriala, Oriako Txirrindulari Eskolak antolatuta, San Frantzisko pasealekuan. 09:00. Diana, Tolosako Dultzaineroen eta GiroArte dultzaina taldearen eskutik. 09:30. Plaza Zaharrean eskopetariak eta Tolosako Musika Banda elkartuko dira. Diana, desfilea eta, ondoren, San Joan alardea, Gipuzkoako antzinako foru-milizien omenez, udalbatza buru dela. 10:00. Meza nagusia Andre Maria parrokian. Santa Maria musika kaperak parte hartuko du. Ondoren, prozesioa. Bertan parte hartuko dute udalbatzak, kofradiek, dantzariek eta erraldoiek. Aldi berean, eskopetari konpainiek ordenantzetako salbak botako dituzte, ohiko tokietan. 13:00. Kontzertua Berdura plazan, Tolosako Musika Bandaren eta Tolosako eta Iruñeko txistularien eskutik. 16:40. Udalbatza, Tolosako Musika Banda, txistulariak, bordondantzariak eta eskopetariak Plaza Zaharretik abiatuko dira, Andre Maria eliza nagusiko bezperetara joateko. Ondoren, Arrameleko San Joan kaperan izango diren arratseko otoitzetan parte hartuko dute. Elizkizuna amaitzean, udalbatza, bordondantzariak, txistulariak, musika banda eta eskopetariak Trianguloan elkartuko dira. Bertan udalbatzak esku-aldatzeko soinua eskainiko du, eta azken deskargak egingo dituzte. Ondoren, udalbatza Zumardiaundira joango da, eta ohiko Aurreskua dantzatuko dute bertan. 20:00 / 23:30. Kalean txaranga kalez kale ibiliko da. 23:00. Su artifizialak: Vulcano. 23:30. Dantzaldia Tributo Sabina taldearekin, Lopez Mendizabal plazan. 23:30. Kontzertua Plaza Berrian: Tximeleta.
11:00. San Joan meza. Ondoren. Hamaiketakoa tabernan. 16:30. Gorriti bere animaliekin. 19:00. Sarini Zirkoa: Txoria Txori akrobazia ikuskizuna.
11:00. Meza nagusia. Ondoren. Jubilatuentzako hamaiketakoa. Bitartean, triki-poteoa herriko gazteen eskutik. 13:00. VI. Aitor toka txapelketa, herrikoentzako soilik. 19:00. Patata tortilla lehiaketa, herrikoentzat soilik. 21:00. Herri afaria, janaria norberak eramanda.
12:00. Meza, jubilatuei eskainia. Meza eta gero, Anitz Dantza taldeko dantzariek agurra dantzatuko dute herriko jubilatuen omenez. 14:00. Herriko jubilatu eta pentsiodunen bazkaria eta dantzaldia ikastolan.
Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren. Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00
Villabonako Kale Nagusian kokatuta dagoen Kaori faktoria dendan jarri ditu artista azkoitiarrak bere lanak ikusgai. Uztaila bukatu bitarte izango dira bertan.
Fernando Rojo tolosarraren argazkiak daude ikusgai. Indiara egindako bidaian ateratako argazkiak dira.
Alberto Letamendiren lanak ikusgai, ekaina osoan. Inaugurazioa, ekainaren 7an, 19:0etan.
Azken hilabeteotan haur zizurkildarrek munstroak egin dituzte, motxila ibiltariko misioari jarraituz. Denera 70 familia aritu dira, eta 122 haurrek parte hartu dute guztira.
Antolatzailea: TARGAZKI elkartea. Tolosa Herria 2019 argazki lehiaketaren erakusketa
Kultur etxeko tailerretan ikasleek egindako lanekin osatu dute erakusketa.