J.A. Muñagorri eskolan izango da festa eta, ondoren, aparkaleku azpiko lokalean, bazkaltzeko aukera izango da. Bazkaria norberak eraman beharko du.
10:00. XXII. Esku pilota herri txapelketa, haurrak, finala, Udal Pilota Eskolak antolaturik. 10:30. Yoga saioa auditorioaren atzealdean, adin guztientzako. DBHtik gorako gazte eta helduentzako. Esterilla, manta eta kuxina eraman! 11:00. Herriko jubilatuen arteko toka txapelketa plazan, Alkartasuna Elkarteak antolaturik. 16:30. Play-back plazan. Ondoren, merienda parte hartzaileentzat elizaren portikoan. 17:30. Zumba plazan (adin guztientzako). 19:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulari taldearekin. 23:00. Kontzertua: Madeleine + Garilak 26
11:30. Helduen egunari hasiera emango diote. 17:00. Erraldoi eta buruhandien konpartsaren irteera, Tolosako Dultzaineroek lagunduta, Gernikako Arbolaren lorategitik. 18:00. Jaien hasiera iragartzeko, suziria jaurtiko dute udaletxeko balkoitik, eta kanpaiak joko dituzte. 18:00. Iraunkorrak txaranga kalez kale ibiliko da, herria doinuz girotzen. 19:30. Isidro Larrañaga akordeoi orkestraren kontzertua, Berdura plazan. 20:30. Kontzertua Euskal Herria plazan: Urko eta Tolosako Musika Banda. 23:00. Kontzertuak Plaza Berrian: Izaki Gardenak eta Adi.
13:30. Triki poteoa. 14:30. Bertso bazkaria: Julio Soto, Haritz Mujika eta Iker Zubeldia. 21:00. Barrikotea herriko plazan (afaria norberak eramanda). Jarraian. Erromeria Obaneuke taldearekin.
17:00. Aurpegiak margotzen ikasteko ikastaroa, helduentzat, Txitxi Orbegozorekin, Batzarremuñon (seme-alabak joan daitezke modelo gisa). 19:00. Ekainaren 23ko festarako prestatze bilera. 19:30. Erraiak. Arbasoen oihartzuna irrintziaren inguruko dokumentala, Batzarremuñon. 20:15. Irrintzi kolektiboaren entsegutxoa, ekainaren 23an sua pizteko.
Garbiñe Orbegozoren zuzendaritzapean arituko dira Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteko abeslari gazteenak. Mariaje Rekondo herritarrak pianoarekin lagunduko die, eta zenbait abestitan taldeko Amane Aizpuru ere gitarrarekin arituko da.
Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren. Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00
Villabonako Kale Nagusian kokatuta dagoen Kaori faktoria dendan jarri ditu artista azkoitiarrak bere lanak ikusgai. Uztaila bukatu bitarte izango dira bertan.
Fernando Rojo tolosarraren argazkiak daude ikusgai. Indiara egindako bidaian ateratako argazkiak dira.
Alberto Letamendiren lanak ikusgai, ekaina osoan. Inaugurazioa, ekainaren 7an, 19:0etan.
Azken hilabeteotan haur zizurkildarrek munstroak egin dituzte, motxila ibiltariko misioari jarraituz. Denera 70 familia aritu dira, eta 122 haurrek parte hartu dute guztira.
Antolatzailea: TARGAZKI elkartea. Tolosa Herria 2019 argazki lehiaketaren erakusketa
Kultur etxeko tailerretan ikasleek egindako lanekin osatu dute erakusketa.