09:00- 14:00. Gainditzen elkartearen padel txapelketa Berazubi estadioan. 09:00-19:00. Urtzi memoriala futbol txapelketa (Tolosa CF) Berazubi estadioan. 09:00. Eskubaloi txapelketa (Tolosa CF Eskubaloia) Usabalen. 09:00. 3x3 saskibaloi txapelketa egun osoan. Goizez Alondegia plazan, eta arratsaldez San Frantzisko pasealekuan. 12:00. Targazki elkartearen erakusketaren inaugurazioa Kasino elkartean. 17:00. Haur ikuskizuna Alondegian: Kiki, Koko eta Moko pailazoen Tururututu pailazo bihurtu ikuskizuna, eta puzgarriak. 17:30. Kirol giro: piraguak eta paddel surfa. 19:00. Berdura plazan San Joan Sagardo Txapelketa. Bitartean, debaldeko dastatzea: bakailaoa, sagardotan egositako txorizoa. Antolatzailea: Batasuna elkartea.
09:30. Haurren krosa, Ikastolak eta Anoekate Kirol Taldeak (AKT) antolaturik. 10:15. Txirrindulari lasterketa, Mikel Oiarzabal eta Andoni Urkolaren omenez, Oriako Txirrindularitza Eskolak antolaturik. 10:45. Helduen krosa, Ivan Torres V. memoriala. 12:00. Kuadrillen Eguneko txupinazoa eta poteoa Züttik elektrotxarangak alaiturik. 14:00. Kuadrillen bazkaria frontoian. Kuadrilla bakoitzak bere platerak, mahai tresnak, edalontziak eta eskuzapiak eramango ditu. Zero Zabor filoso ari jarraituz, saiatu mesedez paperezko edo plastikozko materialak saihesten. 16:30. Kuadrillen arteko jokoak plazan. 19:00. Kuadrillen poteoa, Batumore Tolosako batukada feministak alaiturik. 21:00. Kuadrillen afaria frontoian. 23:00. Iratzar erromeria taldea plazan.
Lurgatz talde feministak antolatu du egun osoko egitaraua. 11:30. Topaketari hasiera emango zaio Errebote plazan. Aurkezpenak eta prestaketa egingo dira. 12:00. Errebote plazan tailerrak egingo dira: irakurketa feminista, kartelak, henna tailerra eta zapien erabilera ezberdinak. 14:00. Berdura plazan bazkaria: lurralde ezberdinetako emakumeen arteko janari dastaketa. Oharrak: Borondatea baino ez da kobratuko eta norberak bere mahai tresnak eraman beharko ditu. Izen emateak ekainaren 12ra arte egin daitezke lurgatztaldefeminista@gmail.com helbidean edo Kaori faktorian. 16:30. Emakumeen dantzaldi pribatua Aljibean. 19:00. Afari-hitzaldi bat eta bi kontzertu, Villabonako gaztetxean: Mara bakarlaria eta Holy Nuns taldea. Jarraian. Bilbotik etorriko da Mar La Txika de la Cerveza. Bere garagardoak aurkeztuko ditu. Afaria pintxo eta mokadu beganoz lagunduta, eta emakumeek garagardoaren munduan bizi duten egoerari buruzko solasaldia.
Bigarren eskuko eta truke azoka. Kasu honetan Zerkausian egingo dute. Antolatzailea: Ana Yurd elkartea
Loatzo musika eskolaren eskutik, Garazi Otegi (hizlaria), Oihane Artola (biolina) eta Maria Urroz (pianoa) ariko dira.
Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren. Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00
Villabonako Kale Nagusian kokatuta dagoen Kaori faktoria dendan jarri ditu artista azkoitiarrak bere lanak ikusgai. Uztaila bukatu bitarte izango dira bertan.
Fernando Rojo tolosarraren argazkiak daude ikusgai. Indiara egindako bidaian ateratako argazkiak dira.
BLOK Arte Eskolako ikasleek ikasturtean zehar egin duten lanen aukeraketa batekin erakusketa prestatu dute, Topic zentorko Anbiguan.
Alberto Letamendiren lanak ikusgai, ekaina osoan. Inaugurazioa, ekainaren 7an, 19:0etan.
Azken hilabeteotan haur zizurkildarrek munstroak egin dituzte, motxila ibiltariko misioari jarraituz. Denera 70 familia aritu dira, eta 122 haurrek parte hartu dute guztira.
Antolatzailea: TARGAZKI elkartea. Tolosa Herria 2019 argazki lehiaketaren erakusketa