10:00. Diana. 11:00. Meza Nagusia. 12:00. Hamaiketakoa. 13:00. Bertso saioa: Sebastian Lizaso eta Anjelmari Peñagarikano. 17:30. Alurr dantza taldearen emanaldia. Segidan. Haurrentzako gozokiak. 18:30. Bertso saioa: Sebastian Lizaso eta Anjelmari Peñagarikano. 19:30. Erromeria Loatzo musika eskolako soinujoleen eskutik eta jaien amaiera.
Asuncion klinikak lau hitzaldiko kanpaina antolatu du, osasunaren inguruko hitzaldiak Tolosako Zerkausian eskainiz. Ekainaren 10ean: Artrosia: kausak, ondorioak eta tratamendua, Arturo Diaz eta Elias Javier klinikako traumatologoen eskutik.
Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren. Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00
Villabonako Kale Nagusian kokatuta dagoen Kaori faktoria dendan jarri ditu artista azkoitiarrak bere lanak ikusgai. Uztaila bukatu bitarte izango dira bertan.
Fernando Rojo tolosarraren argazkiak daude ikusgai. Indiara egindako bidaian ateratako argazkiak dira.
BLOK Arte Eskolako ikasleek ikasturtean zehar egin duten lanen aukeraketa batekin erakusketa prestatu dute, Topic zentorko Anbiguan.
Alberto Letamendiren lanak ikusgai, ekaina osoan. Inaugurazioa, ekainaren 7an, 19:0etan.
Azken hilabeteotan haur zizurkildarrek munstroak egin dituzte, motxila ibiltariko misioari jarraituz. Denera 70 familia aritu dira, eta 122 haurrek parte hartu dute guztira.