09:30. Bisita gidatua Elosegi parkean, bertako txori espezieak ezagutuz, Mikel Elosegiren eskutik. Ferialekuko ate nagusian elkartuko dira abiatu aurretik. 11:00. Hitzaldi sorta, kultur etxean, Ekosfera irratsaioko kolaboratzaile eta parte hartzaileen eskutik, ekologiari, kimikari, fisikari, ingurumenari eta kontsumo-antikontsumoari buruz: Izan gaitezen baikor, utz dezagun pesimismoa garai hoberako. Saioak irauten duen bitartean, musika eskolako ikasleek irratsaioko sintoniak interpretatuko dituzte.
Billabona futbol klubak antolatuta, V. Manu Muriel Memoriala izango da jokoan, Arratzainen. Alebin mailako lehen urteko futbolariek jokatuko dute, guztira, hamahiru talde. 10:00etan hasiko da eta 19:00etan finala izango dela aurreikusten dute. 12:00etan egingo dute lore eskaintza Manu Murielen omenez.
10:00. VIII. Xake Txapelketa (egoitzan) 10:00. Pilota eskolako haurren txapelketako finalak. 14:00. Pilota eskolako haurren bazkaria, elkartean. 16:30. Pilota jaialdia: 1) Neskak palaz: Maria Hoyos-Xandra Boada / Ane Maiza-Irati Otaegi2) Mutilak zesta-punta: Lertxundi-Andonegi / Goitia-Manzisidor3) Mutilak eskuz binaka: Lizaso-Urbieta / Maiz-Esnaola 20:15. Bazkide afaria. 23:15. Behar Zana danborrada.
Musikari italiarra Eramus bekaren bitartez iritsi zen Gipuzkoara, eta Tolosan bizi da gaur egun. Bakarka osatutako lehen estudioko lana du Mystic pop, eta bilaketa estetiko eta pertsonala izan da lana. Meditazio praktiketatik sortutako kantuak izaki, ohiko oholtzez gain, leku sakratuak eta isiltasun espazioak baliatu ditu kontzertuak eskaintzeko. Horrela, Tolosakoa horietako bat izango da: yoga, meditazioa eta musika nahasteko bide bat.
Ibarrako KZgunera bertarako beharko da, arropa hartzera edo uztera.
11:00. Buruhandiak trikitiaz girotuta. 11:30. Haurrentzako jolasak. 12:00. Txalaparta. 12:30. Halterofilia erakustaldia. 13:30. Patata tortilla lehiaketa. Tortillak 12:00ak baino lehen eraman beharko dira Izarra tabernara. 14:30. Herri bazkaria. 18:00. Euskal dantzen erakustaldia. 18:30. Sagardo dastatzea. 21:30. Bokatak afaltzeko. 23:00. Kontzertua Estarlus taldearen eskutik. Jarraian, disko festa.
11:30-14:30/19:00-21:30. Sagardoak ere baduelako elegantziatik, Tolosaldeko sagardotegietako sagardoak eta pintxoak dastatzeko aukera, Zerkausian. 11:30. Bisita gidatuak: 38 sagardotegi Tolosako Alde Zaharrean. Ondoren, dastatzea. 14:00 eta 21:00. Bisigu menua, Orio estilora, Zerkausian, Katxiña eta Xixario erretegietako parrillariek prestatuta (55 euro).
12:00. Dantza emanaldia: - Oinkari dantza taldea (Amasa-Villabona)- Udaberri dantza taldea (Tolosa)- Otsolar dantza taldea (Lizartza) 13:00. Plaza dantzak herritar guztientzat. 14:30. Herri bazkaria eta, ondoren, kantu saioa herriko musikarien eskutik. 18:00. Erromeria: Gari eta Iñaki. 19:00. Sagardo eta pintxo dastatzea. Sagardotegiak: Aburuza (Aduna), Goikoetxea (Lizartza), Lizeaga (Astigarraga), Petritegi (Astigarraga), Rufino (Hernani), Zabala (Aduna), Alberro (Hernani) eta Bereziartua (Astigarraga).
12:00. Kadeteen partida. 13:30-14:30. Kalejira. 14:30. Bazkaria plazan. 19:00. Kadeteen partida.
Segundo Montes / Meanguera - Aiztondo bailarako senidetze eguna. 12:00. Harrera instituzionala Amasa-Villabonako udaletxean. 13:00. Herritarren ongietorria Berdura plazan. 14:00. Herri bazkaria Berdura plazan.
2019ko lehenengo saioa egingo du larunbatean, Sormenetik egitasmoak, Oria ibaiaren bazterrean. Garbiñe Ubeda kazetari eta idazle tolosarra izango da protagonista eta bere ibilbidearen errepasoa egingo du Yurre Ugarteren galderei erantzunez. Saioa 12:00etan hasiko da, Tolosako Zerkausiko azpialdean TAK arraun klubak duen gunean. Honetaz gain, Ione Gorostarzuren poesia errezitaldia ere izango da, Hodei Yañez biolin jotzailearen musikarekin batera.
Altzok eta Azkoitiak Herriarteko Pilota Txapelketako final-laurdenen joaneko partidak jokatuko dituzte, Altzo Muinoko frontoian.
Herritarren aurrean emanaldia eskainiko du, kultur etxean.
Unai Mendizabal eta Julio Soto bertsolariak ariko dira kantuan, eta Maialen eta Lorea Senperena trikitilariek ere girotuko dute hitzordua.
Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren. Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00
Villabonako Kale Nagusian kokatuta dagoen Kaori faktoria dendan jarri ditu artista azkoitiarrak bere lanak ikusgai. Uztaila bukatu bitarte izango dira bertan.
Zigor Garcia artista plastikoaren lanekin osatutako erakusketa, arte garaikidearen hizkuntza baliatuz. Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.
Hainbat esparrutan aritzen da diseinatzaile moduan, eta orain bere pintura lanak erakutsiko ditu Aranburun.
Fernando Rojo tolosarraren argazkiak daude ikusgai. Indiara egindako bidaian ateratako argazkiak dira.
BLOK Arte Eskolako ikasleek ikasturtean zehar egin duten lanen aukeraketa batekin erakusketa prestatu dute, Topic zentorko Anbiguan.