Kulturaldiaren barruan antolatutako hitzordua. Karmele Gurrutxagaren eskutik, gaur egun emakume izateak suposatzen duena aztertuz hasiko dute ibilbidea; sentimendu eta bizipen horiek bakoitzak zer-nola daraman jabetzeko.
Antolatzailea:EKALME - SEMES Euskadi Izen ematea: www.semeseuskadi.org
Bizi Nahi elkarteak antolatu du. 11:30. Autobusaren irteera, ohiko lekutik. 11:45. Gizonezkoen toka. 12:15. Emakumeen toka. 13:00. Hildako elkartekideen omenez, meza. 14:00. Bazkaria Izaskun jatetxean eta, ondoren, dantzaldia. 19:00. Festaren amaiera, eta autobusa itzultzeko.
Fraisoro eskolak basalandareekin xaboi ekologikoak egiteko tailerra antolatu du. Bi saio izango dira, maiatzaren 8an eta 9an. Aurrez eman beharko da izena. Informazioa: fraisoro@fraisoroeskola.eus / 943 69 21 66.
19:00. Mugimendua: XXI. mendeko txertoa eta ibuprofenoa hitzaldia, Aitor Alberdi kirol teknikariarekin eta Idoia Garderekin, balio anitzeko gelan.
Andoni Lubakiren Sahara, 40 urteko exilioa argazki erakusketaren irekiera izango da, Amasa-Villabonako Gurea erakusketa gelan. Egilea bertan egongo da. Maiatzaren 18ra bitarte egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera, 17:30etik 20:00etara. Eta larunbatean, 10:00etatik 13:00etara. Ondoren. Abdula Arabi, elkargo autonomoko Fronte Polisarioko ordezkariaren hitzaldia izango da: Mendebaldeko Sahararen egungo egoera politikoa.
Bi saio, jatorrizko bertsioa (azpitituluak gazteleraz).
Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren. Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00
Villabonako Kale Nagusian kokatuta dagoen Kaori faktoria dendan jarri ditu artista azkoitiarrak bere lanak ikusgai. Uztaila bukatu bitarte izango dira bertan.
Zigor Garcia artista plastikoaren lanekin osatutako erakusketa, arte garaikidearen hizkuntza baliatuz. Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.
Hainbat esparrutan aritzen da diseinatzaile moduan, eta orain bere pintura lanak erakutsiko ditu Aranburun.