Astelehena, apirilak 15



18:00

Odol ematea

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Txandarako zenbakiak kultur etxeko sarreran utziko dituzte, egunean bertan, 17:30ean.

Odol ematea Tolosako kultur etxea

Txandarako zenbakiak kultur etxeko sarreran utziko dituzte, egunean bertan, 17:30ean.


19:00

Ikastaroa: Bizkarrezurreko terapia

Berrobiko eskola, Berrobi

Eva del Castillo oinarrizko funtzio fisikoen lanketa adituaren eskutik. Lesioren bat izan dutenentzat, hernia arazoak dituztenentzat edo bizkarrezurra indartu nahi dutenentzat ikastaro egokia. Izen-ematea, doan, www.berrobibizia.eus atarian edo 943 68 32 94 telefono zenbakian. Egunak: apirilak 8 eta 15.

Ikastaroa: Bizkarrezurreko terapia Berrobiko eskola

Eva del Castillo oinarrizko funtzio fisikoen lanketa adituaren eskutik. Lesioren bat izan dutenentzat, hernia arazoak dituztenentzat edo bizkarrezurra indartu nahi dutenentzat ikastaro egokia.

Izen-ematea, doan, www.berrobibizia.eus atarian edo 943 68 32 94 telefono zenbakian.

Egunak: apirilak 8 eta 15.


20:30

Zinema: 'Soinujolearen semea'

Leidor antzokia, Tolosa

Ikuslearen eguna. Bernardo Atxaga idazlearen eleberrian oinarritutako lana da, Fernando Bernues donostiarrak zuzendua.

Zinema: 'Soinujolearen semea' Leidor antzokia

Ikuslearen eguna.

Bernardo Atxaga idazlearen eleberrian oinarritutako lana da, Fernando Bernues donostiarrak zuzendua.


21:00

Zinema: '¡Ay, mi madre!'

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

Zinema: '¡Ay, mi madre!' Gurea antzokia


17:30
20:30

Erakusketa: 'Xabier Artola - Kameren aurrean dantzari'

Aranburu jauregia, Tolosa

Xabier Artola Zubillaga-renDANTZA filmeko argazki sorta bat Telmo Esnalek zuzendutako Dantza-ren filmatze saioetako argazkiekin osatu dut erakusketa hau. Saio horietan argazkiak egitera gonbidatu nindutenean, ez nekien zer aurkituko nuen; zinemaren mundua ez nuen barrutik ezagutzen, eta ez nekien zer-nolako egoerak eta aukerak izango nituen argazkiak egiteko. Estreinakora joan nintzelarik, baina, Igartubeitiko argi-itzalen artean dantzarien oin biluziek zurezko zorutik harrotzen zuten hautsaren artean lehen klikak egiten hasi orduko, ernamuindu zen niregan erakusketaren bidez aurkezten dudan proiektu fotografikoa. Dantza film estetiko bat da, non dantzaren bidez istorio bat kontatzen den. Istorio hori herri batean gertatzen da, baserri giroko edozein herritan; munduko edozein lekutan gerta liteke, gertatu ere. Istorio horrek gizakiaren eta naturaren arteko harremanen berri ematen digu, eta biziaren –eta bizirautearen– metafora ere bada, hazia ereiten denetik fruitua jasotzen denerainoko zikloa osatzen baita filmaren hasieratik bukaerara bitartean, sortzetik heriotzarainoko bidea; lana, amodioa eta festa ere ukitzen dituela. Erakusketan aurkeztutako irudiotan, filmatze saioetarako prestatutako set-etan garatzen ziren koreografia eta eszena ederren berri ematen da, filmaren estetika –paisaiak, koloreak, formak, mugimendua, argia...– islatuz; argazkilariaren begitik eta ikuspuntutik betiere, jakina. Xabier Artola Zubillaga, 2019ko urtarrila.

Erakusketa: 'Xabier Artola - Kameren aurrean dantzari' Aranburu jauregia

Xabier Artola Zubillaga-renDANTZA filmeko argazki sorta bat

Telmo Esnalek zuzendutako Dantza-ren filmatze saioetako argazkiekin osatu dut erakusketa hau. Saio horietan argazkiak egitera gonbidatu nindutenean, ez nekien zer aurkituko nuen; zinemaren mundua ez nuen barrutik ezagutzen, eta ez nekien zer-nolako egoerak eta aukerak izango nituen argazkiak egiteko. Estreinakora joan nintzelarik, baina, Igartubeitiko argi-itzalen artean dantzarien oin biluziek zurezko zorutik harrotzen zuten hautsaren artean lehen klikak egiten hasi orduko, ernamuindu zen niregan erakusketaren bidez aurkezten dudan proiektu fotografikoa.

Dantza film estetiko bat da, non dantzaren bidez istorio bat kontatzen den. Istorio hori herri batean gertatzen da, baserri giroko edozein herritan; munduko edozein lekutan gerta liteke, gertatu ere. Istorio horrek gizakiaren eta naturaren arteko harremanen berri ematen digu, eta biziaren –eta bizirautearen– metafora ere bada, hazia ereiten denetik fruitua jasotzen denerainoko zikloa osatzen baita filmaren hasieratik bukaerara bitartean, sortzetik heriotzarainoko bidea; lana, amodioa eta festa ere ukitzen dituela.

Erakusketan aurkeztutako irudiotan, filmatze saioetarako prestatutako set-etan garatzen ziren koreografia eta eszena ederren berri ematen da, filmaren estetika –paisaiak, koloreak, formak, mugimendua, argia...– islatuz; argazkilariaren begitik eta ikuspuntutik betiere, jakina.

Xabier Artola Zubillaga, 2019ko urtarrila.



10:00
19:00

Erakusketa: 'Speeltheater Holland'

Topic, Tolosa

Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren.   Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00

Erakusketa: 'Speeltheater Holland' Topic

Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren.

 

Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa.

Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00