Eginez ikasi, Tolosaldeko lanbide heziketan hasi Eskualdeko lanbide heziketa eskaintza jasoko duen azoka. Praktikak Lan Boltsa DUAL prestakuntza ETHAZI ERASMUS+
Sartagudak eta Asteasuk oroimen historiako berreskuratzeko egin dituzten esperientziak partekatzeko Udalbiltzak antolatutako jardunaldia. EGITARAUA 10:00, Asteasuko Lubakien bisita, Carlos Almorza historialariaren eskutik 12:00, Mahai-ingurua Udaletxean Pilar Legarra, Asteasuko alkatearen agurra Asteasun oroimen historikoa berreskuratzeko egindako lanketa, Javi Buces historialaria Sartagudako lanketa, Paolo Albanese, Sartagudako alkatea eta Maximo Martinez, Alargunen Herriko Elkarteko kidea Ipar Euskal Herria. Donibane Garazin izandako Errepublikanoen umeen kanpamentua, Txomin Hiriart-Urruty Solasaldia 14 :00. Bazkaria, Asteasuko Iturriondo Jatetxean
Txepetxa Gazte Asanbladak antolatuta. 10:30. Patata tortilla txapelketa. Jarraian, pintxoak dastatzeko aukera, txotxaz lagunduta. Goizean zehar. Jolasak: toka, sokatira eta aulki jokoa. 13:30. Txepetxaren jaitsiera eta taldeko argazkia. 14:00. Gazte bazkaria. Ondoren. Bingoa eta asmakizuna. Zaku bete batek duen pisua asmatu beharko da. 18:00. Matraka elektro txaranga. 20:30. Xolomo afaria. Bokatak zentro kanpoan salgai, 4 euroan. 21:00. Fan&Go taldea.
11:00. Nola dago Anoetako basoa? galdera horri erantzuteko, mendi ibilaldia antolatu dute. Anoetako basoaren bilakaera nolakoa izan den azalduko du Eskutuko Haziak lan taldeak.
11:00. Elkarteen arteko I. Parrilla lehiaketa, Baserri Km0-Eusko Label txuletekin. 18:30. II. postre lehiaketa. Rafa Gorrotxagik, Rakel Ibañezek, Nieves Soroak eta Javier Eceizak izango dute errezeta onena aukeratzeko ardura.
Plazida Otaño liburutegiaren 3. urteurrenaren harira antolatutako saioa.
12:00. Ikastolatik Zumadira liburuaren aurkezpena, kultur etxean. Jarraian. Ikastolaren sortzaileei omenaldia.14:30. Bazkaria, frontoian.
13:00etan, meza izango dute Abaltzisketako elizan eta, ondoren, bazkaria Abaltzisketako Ostatuan.
17:00. Solasaldia, zimiterioan, Lur Arbizu Ernai gazte antolakundeko bozeramailerarekin. Ondoren. Gazte Topagunearen aurkezpena; apirilaren 19tik 22ra izango da, Lemoan (Bizkaia). Bukatzeko. Zuzeneko musika emanaldia, zimiterioan bertan.
ANITA MARAVILLAS konpainiaren obra. Gomendatutako adina: 4 urtetik aurrera Hizkuntza: Hitzik gabea Iraupena: 50 min.
Nika Bitchiashvii biolin jotzailearekin batera eskainiko du, doako kontzertua.
Xabier Artola Zubillaga-renDANTZA filmeko argazki sorta bat Telmo Esnalek zuzendutako Dantza-ren filmatze saioetako argazkiekin osatu dut erakusketa hau. Saio horietan argazkiak egitera gonbidatu nindutenean, ez nekien zer aurkituko nuen; zinemaren mundua ez nuen barrutik ezagutzen, eta ez nekien zer-nolako egoerak eta aukerak izango nituen argazkiak egiteko. Estreinakora joan nintzelarik, baina, Igartubeitiko argi-itzalen artean dantzarien oin biluziek zurezko zorutik harrotzen zuten hautsaren artean lehen klikak egiten hasi orduko, ernamuindu zen niregan erakusketaren bidez aurkezten dudan proiektu fotografikoa. Dantza film estetiko bat da, non dantzaren bidez istorio bat kontatzen den. Istorio hori herri batean gertatzen da, baserri giroko edozein herritan; munduko edozein lekutan gerta liteke, gertatu ere. Istorio horrek gizakiaren eta naturaren arteko harremanen berri ematen digu, eta biziaren –eta bizirautearen– metafora ere bada, hazia ereiten denetik fruitua jasotzen denerainoko zikloa osatzen baita filmaren hasieratik bukaerara bitartean, sortzetik heriotzarainoko bidea; lana, amodioa eta festa ere ukitzen dituela. Erakusketan aurkeztutako irudiotan, filmatze saioetarako prestatutako set-etan garatzen ziren koreografia eta eszena ederren berri ematen da, filmaren estetika –paisaiak, koloreak, formak, mugimendua, argia...– islatuz; argazkilariaren begitik eta ikuspuntutik betiere, jakina. Xabier Artola Zubillaga, 2019ko urtarrila.
Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren. Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00