Eginez ikasi, Tolosaldeko lanbide heziketan hasi Eskualdeko lanbide heziketa eskaintza jasoko duen azoka. Praktikak Lan poltsa DUAL prestakuntza ETHAZI ERASMUS+
ENBA sindikatuak antolatuta, Markel Olano (EAJ), Juan Karlos Izagirre (EH Bildu) eta Denis Itxaso (PSE-EE) hautagaiak izango dira hizlariak. Moderatzaile lanetan, berriz, Xabier Euzkitze ariko da. * Aurrez izena eman beharko da parte hartzeko, 943 65 01 23 telefonoan edo gipuzkoa@enba.eus helbide elektronikoan.
HH 3 eta HH 4. mailetako haurrentzako tailerra.
17:00. Kirol saltsa frontoia, LH 3 eta LH 6 bitarteko haurrentzat. Ondoren. Ametsa xare eskolako txapelketen finalerdiak.
Askapenak antolatuta, Herri internazionalista... izan brigadista! egitasmoaren aurkezpena.
Komunikazio ildoa eta leloa denen artean erabakitzeko hitzordua. Haurren zaintza zerbitzua eskainiko dute. Ikastolako jangelan izango da.
18:30. Lo antiguo contra lo nuevo hitzaldia. Lander Cornago Basque Culinary Center-eko ikasle tolosarraren eskutik. Joera gastronomiko berrien inguruan ariko da. 19:00etan, Baserri Km0-Eusko Label behi hanburgesarekin, pintxo potea.
Zizurkilgo antzerki astearen barruko hitzordua. Plazako mendebalde amerikarreko karpa jarriko dute, eta bi saio eskainiko dituzte: 19:00etan bata, eta 20:00etan bestea.
Munduminez hitzaldia eskainiko du, Agurtzane Belaunzaranek, euskaraz.
Sutarri dantza taldeko 41 gaztek Oinatzak ikuskizuna eskainiko dute. Sarrera doakoa izango da.
Sarrera: 5 euro. Gaztetxean bertan izango dira eskuragarri.
Xabier Artola Zubillaga-renDANTZA filmeko argazki sorta bat Telmo Esnalek zuzendutako Dantza-ren filmatze saioetako argazkiekin osatu dut erakusketa hau. Saio horietan argazkiak egitera gonbidatu nindutenean, ez nekien zer aurkituko nuen; zinemaren mundua ez nuen barrutik ezagutzen, eta ez nekien zer-nolako egoerak eta aukerak izango nituen argazkiak egiteko. Estreinakora joan nintzelarik, baina, Igartubeitiko argi-itzalen artean dantzarien oin biluziek zurezko zorutik harrotzen zuten hautsaren artean lehen klikak egiten hasi orduko, ernamuindu zen niregan erakusketaren bidez aurkezten dudan proiektu fotografikoa. Dantza film estetiko bat da, non dantzaren bidez istorio bat kontatzen den. Istorio hori herri batean gertatzen da, baserri giroko edozein herritan; munduko edozein lekutan gerta liteke, gertatu ere. Istorio horrek gizakiaren eta naturaren arteko harremanen berri ematen digu, eta biziaren –eta bizirautearen– metafora ere bada, hazia ereiten denetik fruitua jasotzen denerainoko zikloa osatzen baita filmaren hasieratik bukaerara bitartean, sortzetik heriotzarainoko bidea; lana, amodioa eta festa ere ukitzen dituela. Erakusketan aurkeztutako irudiotan, filmatze saioetarako prestatutako set-etan garatzen ziren koreografia eta eszena ederren berri ematen da, filmaren estetika –paisaiak, koloreak, formak, mugimendua, argia...– islatuz; argazkilariaren begitik eta ikuspuntutik betiere, jakina. Xabier Artola Zubillaga, 2019ko urtarrila.
Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren. Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00