Ostirala, martxoak 22



16:00

Korrikako arropa salgai

Alegia

Korrikako arropa salgai

17:00

Sukaldaritza tailerra gaztetxoentzat

Tolosako kultur etxea, Tolosa

15-17 urte bitarteko gazteei begirako ikastaroa.

Sukaldaritza tailerra gaztetxoentzat Tolosako kultur etxea

15-17 urte bitarteko gazteei begirako ikastaroa.


17:30

Ahoz aho 2019: Marieta Sanchez (Kuba)

Minimaliak, Tolosa

Haurrentzako saioak, gazteleraz.

Ahoz aho 2019: Marieta Sanchez (Kuba) Minimaliak

Haurrentzako saioak, gazteleraz.


18:00

'Anoeta baserritik elikatzen' jardunaldiak

Anoetako Gaztetxea, Anoeta

18:00. Ekoizle Agroekologikoak mahai ingurua egingo da. Ane Gorosabel, Arrasateko Elkoro baserrikoak; Nekane Tomasene, Lezoko Lurraren Orenako kideak; eta Anoetako Sarobe baserriko Gregorio Zuaznabarrek hartuko dute parte.

'Anoeta baserritik elikatzen' jardunaldiak Anoetako Gaztetxea

18:00. Ekoizle Agroekologikoak mahai ingurua egingo da. Ane Gorosabel, Arrasateko Elkoro baserrikoak; Nekane Tomasene, Lezoko Lurraren Orenako kideak; eta Anoetako Sarobe baserriko Gregorio Zuaznabarrek hartuko dute parte.


19:00

Martxo morea Altzon

Altzo

19:00. Irrintzi tailerra Amaia Garcia Uriondo bermeotarraren eskutik, Batzarremuñon. Irrintziak botatzeko teknikak eta osasunean dituen onurak erakutsiko ditu. Tailerrak 2 orduko iraupena izango du. Tailerra 16 urtetik gorako edonorentzat zuzendua izango da.  

Martxo morea Altzon

19:00. Irrintzi tailerra Amaia Garcia Uriondo bermeotarraren eskutik, Batzarremuñon. Irrintziak botatzeko teknikak eta osasunean dituen onurak erakutsiko ditu. Tailerrak 2 orduko iraupena izango du. Tailerra 16 urtetik gorako edonorentzat zuzendua izango da.

 


19:30
21:30

Amalur jardunaldiak 2019: Ana Mª Briongos

Topic, Tolosa

Emakumeak, budak, aiatolah eta talibanak hitzaldia eskainiko du, Ana Mª Briongosek, gazteleraz.

Amalur jardunaldiak 2019: Ana Mª Briongos Topic

Emakumeak, budak, aiatolah eta talibanak hitzaldia eskainiko du, Ana Mª Briongosek, gazteleraz.


20:30

Antzerkia: 'Ghero'

Leidor antzokia, Tolosa

Euskaltzaindiaren mendeurrenaren harira sortutako antzezlana da honakoa, eta ikusleak 3.000. urtean jarriko ditu obra distopikoak, euskararen desagertzearen atarian. Euskararen akademiaren eta Tartean Teatroaren arteko elkarlana da. Patxo Telleriak idatzi du dramaturgia eta zuzendaritza Jokin Oregiren eskutik datorkigu. Oholtza gainean Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikaza aktoreak arituko dira. Eskenografiaren diseinua Ana Garayk egin du eta Musikaren egilea Iñaki Salvador da.

Antzerkia: 'Ghero' Leidor antzokia

Euskaltzaindiaren mendeurrenaren harira sortutako antzezlana da honakoa, eta ikusleak 3.000. urtean jarriko ditu obra distopikoak, euskararen desagertzearen atarian. Euskararen akademiaren eta Tartean Teatroaren arteko elkarlana da. Patxo Telleriak idatzi du dramaturgia eta zuzendaritza Jokin Oregiren eskutik datorkigu. Oholtza gainean Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikaza aktoreak arituko dira. Eskenografiaren diseinua Ana Garayk egin du eta Musikaren egilea Iñaki Salvador da.


22:30

Kontzertuak: Arrano Pertxa + Lengu iluna eta Gorpunkingz

Bonberenea, Tolosa

Sarrera: 8 euro.

Kontzertuak: Arrano Pertxa + Lengu iluna eta Gorpunkingz Bonberenea

Sarrera: 8 euro.



19:00
21:00

Erakusketa: Sagararte

Plazida Otaño Liburutegia, Zizurkil

Sagararte, erakusketa eta artea dastatzeko aukera. Astarbe sagardotegiak sustatutako erakusketa.Hebrear, greziar, erromatar, bikingo, zelta, kristau zein euskaldunak sagarrez mintzatu izan dira mitologia zein kondaira propioen bidez. Sagardoaren Kondaira erakusketak kondaira horietan guztietan zehar bidaiatzea proposatzen dio bisitariari, sagardoaren jatorriak ezagutuz.

Erakusketa: Sagararte Plazida Otaño Liburutegia

Sagararte, erakusketa eta artea dastatzeko aukera. Astarbe sagardotegiak sustatutako erakusketa.
Hebrear, greziar, erromatar, bikingo, zelta, kristau zein euskaldunak sagarrez mintzatu izan dira mitologia zein kondaira propioen bidez. Sagardoaren Kondaira erakusketak kondaira horietan guztietan zehar bidaiatzea proposatzen dio bisitariari, sagardoaren jatorriak ezagutuz.



18:30

Erakusketa: Maria Altuna

Kaori faktoria, Amasa-Villabona

Kaori faktorian ikusgai izango da erakusketa. Inaugurazioa: otsailak 1, 18:30ean. Informazio gehiago: www.marialtunalizarraga.com

Erakusketa: Maria Altuna Kaori faktoria

Kaori faktorian ikusgai izango da erakusketa. Inaugurazioa: otsailak 1, 18:30ean.

Informazio gehiago: www.marialtunalizarraga.com



Korrikako arropa eta materiala salgai

Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan, Tolosa Tolosaldea

Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan (Nafarroa etorbidea, 6) Korrikako materiala eta arropa salgai izango dira, aurrerantzean. Astelehenetik ostegunera: 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ostiraletan: 09:00etatik 14:00etara.

Korrikako arropa eta materiala salgai Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan

Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan (Nafarroa etorbidea, 6) Korrikako materiala eta arropa salgai izango dira, aurrerantzean.

Astelehenetik ostegunera: 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Ostiraletan: 09:00etatik 14:00etara.



17:30
20:30

Erakusketa: 'Raketisten ibilbidea'

Aranburu jauregia, Tolosa

Erakusketa: 'Raketisten ibilbidea' Aranburu jauregia


17:30
20:30

Erakusketa: 'La historia no contada'

Aranburu jauregia, Tolosa

Erakusketa: 'La historia no contada' Aranburu jauregia


17:30
20:30

Erakusketa: 'Xabier Artola - Kameren aurrean dantzari'

Aranburu jauregia, Tolosa

Xabier Artola Zubillaga-renDANTZA filmeko argazki sorta bat Telmo Esnalek zuzendutako Dantza-ren filmatze saioetako argazkiekin osatu dut erakusketa hau. Saio horietan argazkiak egitera gonbidatu nindutenean, ez nekien zer aurkituko nuen; zinemaren mundua ez nuen barrutik ezagutzen, eta ez nekien zer-nolako egoerak eta aukerak izango nituen argazkiak egiteko. Estreinakora joan nintzelarik, baina, Igartubeitiko argi-itzalen artean dantzarien oin biluziek zurezko zorutik harrotzen zuten hautsaren artean lehen klikak egiten hasi orduko, ernamuindu zen niregan erakusketaren bidez aurkezten dudan proiektu fotografikoa. Dantza film estetiko bat da, non dantzaren bidez istorio bat kontatzen den. Istorio hori herri batean gertatzen da, baserri giroko edozein herritan; munduko edozein lekutan gerta liteke, gertatu ere. Istorio horrek gizakiaren eta naturaren arteko harremanen berri ematen digu, eta biziaren –eta bizirautearen– metafora ere bada, hazia ereiten denetik fruitua jasotzen denerainoko zikloa osatzen baita filmaren hasieratik bukaerara bitartean, sortzetik heriotzarainoko bidea; lana, amodioa eta festa ere ukitzen dituela. Erakusketan aurkeztutako irudiotan, filmatze saioetarako prestatutako set-etan garatzen ziren koreografia eta eszena ederren berri ematen da, filmaren estetika –paisaiak, koloreak, formak, mugimendua, argia...– islatuz; argazkilariaren begitik eta ikuspuntutik betiere, jakina. Xabier Artola Zubillaga, 2019ko urtarrila.

Erakusketa: 'Xabier Artola - Kameren aurrean dantzari' Aranburu jauregia

Xabier Artola Zubillaga-renDANTZA filmeko argazki sorta bat

Telmo Esnalek zuzendutako Dantza-ren filmatze saioetako argazkiekin osatu dut erakusketa hau. Saio horietan argazkiak egitera gonbidatu nindutenean, ez nekien zer aurkituko nuen; zinemaren mundua ez nuen barrutik ezagutzen, eta ez nekien zer-nolako egoerak eta aukerak izango nituen argazkiak egiteko. Estreinakora joan nintzelarik, baina, Igartubeitiko argi-itzalen artean dantzarien oin biluziek zurezko zorutik harrotzen zuten hautsaren artean lehen klikak egiten hasi orduko, ernamuindu zen niregan erakusketaren bidez aurkezten dudan proiektu fotografikoa.

Dantza film estetiko bat da, non dantzaren bidez istorio bat kontatzen den. Istorio hori herri batean gertatzen da, baserri giroko edozein herritan; munduko edozein lekutan gerta liteke, gertatu ere. Istorio horrek gizakiaren eta naturaren arteko harremanen berri ematen digu, eta biziaren –eta bizirautearen– metafora ere bada, hazia ereiten denetik fruitua jasotzen denerainoko zikloa osatzen baita filmaren hasieratik bukaerara bitartean, sortzetik heriotzarainoko bidea; lana, amodioa eta festa ere ukitzen dituela.

Erakusketan aurkeztutako irudiotan, filmatze saioetarako prestatutako set-etan garatzen ziren koreografia eta eszena ederren berri ematen da, filmaren estetika –paisaiak, koloreak, formak, mugimendua, argia...– islatuz; argazkilariaren begitik eta ikuspuntutik betiere, jakina.

Xabier Artola Zubillaga, 2019ko urtarrila.