5 urtetik gorako umeentzako saioa, Leire Zinkunegiren eskutik, kultur etxean.
Yurre Ugartek dinamizatuta.
Joxelu Geresta: 20 urtez egiaren bila, Egiari zor elkarteak antolatuta 19:00. Slasaldia Iriarte kultur etxean. Hizlariak: Jon Geresta (anaia), Aitor Ibero (abokatua) eta Itsaso Idoiaga (medikua).
1969. urteko otsailean, neguko lehenengo igoera egin zuten Naranjo de Bulnes-aren mendebaldeko aldera. Patxi Berrio eta Ramon Ortiz mendizaleek burutu zuten eta, zoritxarrez jaitsieran zendu ziren. Igoera horren irudien proiekzioa egingo dute, haien omenez. Antolatzaileak / Egileak: Alberto Caceres. Patricia Ruiz de Gauna eta Miguel Angel Bermudez
Azken zuzeneko opera emanaldiak arazoak izan zituela eta, aurrez grabatutako saioa izango da honakoa. Prezioa: 8€ Iraupena: 3 ordu 35 min (2 atsedenaldiekin) Musika: Giuseppe Verdi Libreto: Francesco Maria Piave Eszena zuzendaria: Richard Eyre Diseinuak: Bob Crowley SARREREN SALMENTA: LEIDOReko leihatilan bakarrik
Parte hartzaileak: - Inariko Samien eskolako irakasleak: Ailu Näkkäläjärvi eta Samuel Valkeapää. - Laponiako joik inprobisatzaileak: Ursula Länsman eta Tuuni Partti. - Maialen Sobrino Garabideko ordezkaria. - Lorea Agirre Jakineko zuzendaria. - Josu Iztueta bidaiaria.
Sagararte, erakusketa eta artea dastatzeko aukera. Astarbe sagardotegiak sustatutako erakusketa.Hebrear, greziar, erromatar, bikingo, zelta, kristau zein euskaldunak sagarrez mintzatu izan dira mitologia zein kondaira propioen bidez. Sagardoaren Kondaira erakusketak kondaira horietan guztietan zehar bidaiatzea proposatzen dio bisitariari, sagardoaren jatorriak ezagutuz.
Kaori faktorian ikusgai izango da erakusketa. Inaugurazioa: otsailak 1, 18:30ean. Informazio gehiago: www.marialtunalizarraga.com
Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan (Nafarroa etorbidea, 6) Korrikako materiala eta arropa salgai izango dira, aurrerantzean. Astelehenetik ostegunera: 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ostiraletan: 09:00etatik 14:00etara.