Nori zuzendua: Osasunaren inguruko langileak, irakasleak, txotxongilolariak, artista plastikoak eta interesa duen edonor. Izena emateko: pedagogia@cittolosa.com / 943 65 04 14 Prezioa: 45€ Hainbat testuingurutan txotxongiloek duten marko teorikoa eta erabilera dinamikak aztertuko dituzte.
11:00. Futbol partida: Berastegi - Idiazabal. 12:00. Txakolin dastatzea plazan. 14:30. Herri bazkaria erabilera anitzeko gelan. 19:30. BEIETZ! taldearen kontzertua biltokian. 21:30. Zahagi ardoa aparkaleku azpian: edaria biltokiak jarriko du. Ondoren. Bingoa. 00:30. Erromeria frontoian, Oharkabe taldearen eskutik.
Osasun Sailak Tolosaldeari 125 milioi euro zor dizkiola aldarrikatu du koordinakundeak, eta ospitale publikoa eskatu, beste behin. Horren harira elkarretaratzea deitu dute.
Leidorren jarriko dute postua, Pirritx eta Porrotxen emanaldiaren harira.
Sarrerak ez dira zenbakituak izango, eta aurrez eskuratu ahal izango dira, 10 euroan, Amasa kafetegian, Basajaun liburudendan eta Bibe plataforman.
Bigarren eskuko eta truke azoka da, Ana Yurd elkarteak antolatuta. Etxean erabiltzen ez diren gauzak saltzeko eta trukatzeko aukera eskaintzen da: artisautza, zerbitzuak, birziklatutako materialekin egindako gauzak,... Postu bat eskatu edo informazio gehiagorako: 622412266 edo ixitin@gmail.com.
Sagararte, erakusketa eta artea dastatzeko aukera. Astarbe sagardotegiak sustatutako erakusketa.Hebrear, greziar, erromatar, bikingo, zelta, kristau zein euskaldunak sagarrez mintzatu izan dira mitologia zein kondaira propioen bidez. Sagardoaren Kondaira erakusketak kondaira horietan guztietan zehar bidaiatzea proposatzen dio bisitariari, sagardoaren jatorriak ezagutuz.
Kaori faktorian ikusgai izango da erakusketa. Inaugurazioa: otsailak 1, 18:30ean. Informazio gehiago: www.marialtunalizarraga.com
Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan (Nafarroa etorbidea, 6) Korrikako materiala eta arropa salgai izango dira, aurrerantzean. Astelehenetik ostegunera: 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ostiraletan: 09:00etatik 14:00etara.
Ruben Martinez Santanaren eskutik (Venezuela). 10:00-13:00 / 16:00-19:00