Eskualdeko hainbat emakume kirolari elkartuko dituzte, eta hizketan jarriko dituzte emakume kirolari izatearen inguruan. Tolosaldeko Arraun Klubaren egoitzan izango da hitzordua.
12.00. Ipuin kontalaria haurrentzako: Aitziber Sampedro. 12.30. Emakumea eta Jaia herri emanaldia. Belaunaldi desberdinen arteko festa antzeztu eta dantzatuko dute, festa emakumeen bilakaeran oinarrituz. 13.00. Iraganera parada erakusketaren aurkezpena, udaleko karrapean. Informazio panelak izango dira. Gaiak: ura, energia, garraioa eta bertako produktuak . Adineko pertsonei eginiko elkarrizketak agertuko dira, eta baita gai bakoitzaren inguruko gogoeta txiki bat ere. 14.00. Emakume bazkaria, Orendaingo Ostatuan. 17.30. Mahai inguruan eginiko kafe tertulia. Emakumea eta baserria hizpide izango dituzte.
Bazkaria izango da Ugarteko Elkartean, emakumeen eguna ospatzeko. Izena emateko Nekaneri deitu, 943 65 33 17.
16:00. Txapeldunen mus lehia zentroan. 17:30. Bukalai dantza taldearen emanaldia Intxaur frontoian. 19:00. Emakumeen arteko herri kirol saioa Zimiterioan. 21:00. Txapeldunen afaria Plaza Etxeberrin. (Menua: itsaski krema, karrilerak patatekin, etxeko postrea, kafea eta txupitoa). Prezioa: 23 euro. Txartelak salgai Iriarten eta Plaza Etxeberrin. Afal ostean. Xabier Pellejero iazko txapeldunak jarriko dio txapela Alatzne Etxaburua. Afal ostea bertsoz girotuko dute Amaia Agirre eta Unai Mendizabalek.
17:30. Tuppersex trebatze erotikoa eta jabekuntza sexuala helburu duen hartu- emana, La maleta rojako Virginia G. sexologoarekin. Batzarremuñon. Gorputzaren eta sexualitatearen ezagupena jorratuko dute eta sex-shopetan aurki daitezkeen gailu eta produktuen inguruan ikasiko dute, modu entretenigarri eta dibertigarrian. Produktuak salgai izango dira. Norbait interesaturik baldin badago, eskaera egin ahalko du. Ondoren. Afaria Herriko Ostatuan. Izen-ematea Herriko Ostatuan bertan (943652262) edo Udaletxean (943652413), martxoaren 7rako.
Sagararte, erakusketa eta artea dastatzeko aukera. Astarbe sagardotegiak sustatutako erakusketa.Hebrear, greziar, erromatar, bikingo, zelta, kristau zein euskaldunak sagarrez mintzatu izan dira mitologia zein kondaira propioen bidez. Sagardoaren Kondaira erakusketak kondaira horietan guztietan zehar bidaiatzea proposatzen dio bisitariari, sagardoaren jatorriak ezagutuz.
Kaori faktorian ikusgai izango da erakusketa. Inaugurazioa: otsailak 1, 18:30ean. Informazio gehiago: www.marialtunalizarraga.com
Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan (Nafarroa etorbidea, 6) Korrikako materiala eta arropa salgai izango dira, aurrerantzean. Astelehenetik ostegunera: 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ostiraletan: 09:00etatik 14:00etara.