09:00. Txarangen irteera.11:00. Plaza Berrian sokamuturra Kaiola txarangak alaituta.11:00. Karroza eta konpartsen irteera.15:30. Sound System DJ ibiltariaren irteera, Nafarroa etorbidetik.16:00. Kalejira Tolosano, Poca Tripa eta Arco Iris txarangekin, Plaza Zaharretik zezen plazara.16:30. Zezenak zezen plazan; txarangak arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren. Kalejira.19:00. Dantzaldia Berdura Plazan, Tolosano, Poca Tripa eta Arco Iris txarangekin.19:00. Txosnagunean erromeria: Ezten giro.22:30. Txosnagunean kontzertuak: Eztanda eta DJ Bull. 22:30. Bonberenea eta Incansables txarangak kalez kale.
Sagararte, erakusketa eta artea dastatzeko aukera. Astarbe sagardotegiak sustatutako erakusketa.Hebrear, greziar, erromatar, bikingo, zelta, kristau zein euskaldunak sagarrez mintzatu izan dira mitologia zein kondaira propioen bidez. Sagardoaren Kondaira erakusketak kondaira horietan guztietan zehar bidaiatzea proposatzen dio bisitariari, sagardoaren jatorriak ezagutuz.
Ibarrako San Inazio auzoaren 50. urteurrena dela eta, argazki historikoen erakusketa antolatu dute.
Kaori faktorian ikusgai izango da erakusketa. Inaugurazioa: otsailak 1, 18:30ean. Informazio gehiago: www.marialtunalizarraga.com
Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan (Nafarroa etorbidea, 6) Korrikako materiala eta arropa salgai izango dira, aurrerantzean. Astelehenetik ostegunera: 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ostiraletan: 09:00etatik 14:00etara.
'Motxila Ibiltaria' proiektuaren barruan, familiek misio bat izan dute: etxetxoak egitea. Bildutako guztiekin erakusketa muntatu dute