07.00. Plazan elkartu eta kalejira Uetako zubitik dantzari, txantxo eta txistulariekin. Diana abestuz hasiko dute inauteria. 07.30. Puska-biltzea, dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik. 10.00. Etxe-zahar baserrian geldialdia gosaltzeko. 12.00. Mozorro, gurdi eta txarangen irteera Joxe Mariko aparkalekutik. 13.30 aldera. Inauterietako parte hartzaile guztiek kalejira, Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, denek elkarrekin bazkalduko dute herriko frontoian. 18.00. Gurdi eta mozorroak Joxe Mariko aparkalekuan bilduko dituzte, kalejiran plazara jaisteko. Bertan hainbat sagardotegitako sagardoak eta Lizartzako talogileak egindako taloak jateko aukera izango da.
Dekorazioa egin, apainketa, mahai informatiboa jarri, megafonia....emakume guztiekin osatu eta prestatu nahi dute martxoaren 8a eta horretarako baliatuko dute larunbat goiza.
Informazio mahaia egongo da San Frantzisko elizaren atarian, grebari buruzko zalantzak argitu eta esku-orriak banatzeko. Tolosaldeko Asanblada Feministaren zapiak eta besoko moreak eskuratzeko aukera ere izango da.
Bisitak hilean behin izaten dira, larunbatetan. 11:30eko saioa euskaraz izaten da, eta 12:30ekoa, berriz, gazteleraz. Bisita bakoitzak ordubete iraungo du. Izena aldez eman beharra dago, telefonoz 943 65 04 14an, edota emailez cit@cittolosa.com helbidean. Talde bakoitzak 5 lagunekoa izan behar du, gutxienez, eta 15ekoa gehienez. Prezioa: 7 euro pertsona bakoitzak.
11:30. Hamaiketako plazan, Urepele elkartearen eskutik. Ondoren. Altxorraren bila jolasa, gaztetxo eta helduentzat, Bazkal aurretik. Mozorroen desfile/koreografia. 14:00. Herri bazkaria, norberak etxetik jakiak ekarrita. Antolatzaileek ogia, edaria, kafea eta kopak jarriko ditu. Izen-ematea udaletxean egin beharko da, aurrez. 18:00. Matraka elektro-txaranga tabernaz taberna. Iluntzean. Luntxa eta DJ Josu Rodriguez Urepele elkartean.
San Millan eskolako guraso elkartearen eta haurren eskutik antolatutako hitzordua Antzerki obra bat kontatuko dute.
Gainditzen Tolosaldeko eta Goierriko pertsona gorren elkarteak antolatuta, Nizar Kasmik eskainiko du tailerra, zeinu hizkuntzan. Emeterio Arreseko 2. zenbakian izango da, Gainditzenen egoitzan. Izen ematea: gainditzen-g@hotmail.com
SOS Arrazakeriak antolatuta, etxeko langileentzat informazio saioa, martxoaren 8ko greba feministaren harira.
Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.
Sagararte, erakusketa eta artea dastatzeko aukera. Astarbe sagardotegiak sustatutako erakusketa.Hebrear, greziar, erromatar, bikingo, zelta, kristau zein euskaldunak sagarrez mintzatu izan dira mitologia zein kondaira propioen bidez. Sagardoaren Kondaira erakusketak kondaira horietan guztietan zehar bidaiatzea proposatzen dio bisitariari, sagardoaren jatorriak ezagutuz.
Ikus-entzunezko, liburu eta erakusketak osatu dute, Pablo Dendaluzek, Joseba Urretabizkaiak eta Joxemi Saizarrek osatutako proiektua. Aranburu jauregian ikusgai izango da erakusketa. Tolosako 52 inauterizale elkarrizketatu dituzte, inauterien iragana, oraina eta etorkizuna irudikatzeko. Aldizkakotasuna: asteartetik larunbatera.
Ibarrako San Inazio auzoaren 50. urteurrena dela eta, argazki historikoen erakusketa antolatu dute.
Kaori faktorian ikusgai izango da erakusketa. Inaugurazioa: otsailak 1, 18:30ean. Informazio gehiago: www.marialtunalizarraga.com
Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan (Nafarroa etorbidea, 6) Korrikako materiala eta arropa salgai izango dira, aurrerantzean. Astelehenetik ostegunera: 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ostiraletan: 09:00etatik 14:00etara.
Ramon Balerdiren erakusketa, Mitxinoren omenez. Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:30Larunbatetan: 11:30-14:00
'Motxila Ibiltaria' proiektuaren barruan, familiek misio bat izan dute: etxetxoak egitea. Bildutako guztiekin erakusketa muntatu dute