Larunbata, otsailak 16



Tolosako herri programa lantzeko saio irekia

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Larunbatean herritar guztiei zabaldutako lan saioa egingo du Tolosako EH Bilduk datozen lau urtetarako udal programa erabakitzeko eta proposamenak jasotzeko. Lan saioa larunbatean egingo da, 9:30etatik aurrera,Kultur Etxean. Andu Mtnez. de Rituerto alkategaiak gidatuko du saioa eta alor desberdinetako programa lantzen aritu diren partaideak ere bertan izango dira bildutako ideiak zeintzuk diren azaltzeko. Tolosar oro gonbidatuta dago saioan parte hartzera.

Tolosako herri programa lantzeko saio irekia Tolosako kultur etxea

Larunbatean herritar guztiei zabaldutako lan saioa egingo du Tolosako EH Bilduk datozen lau urtetarako udal programa erabakitzeko eta proposamenak jasotzeko. Lan saioa larunbatean egingo da, 9:30etatik aurrera,Kultur Etxean. Andu Mtnez. de Rituerto alkategaiak gidatuko du saioa eta alor desberdinetako programa lantzen aritu diren partaideak ere bertan izango dira bildutako ideiak zeintzuk diren azaltzeko. Tolosar oro gonbidatuta dago saioan parte hartzera.


11:30

M8ko greba feministaren informazio mahaia

San Frantzisko elizaren atarian, Tolosa

Informazio mahaia egongo da San Frantzisko elizaren atarian, grebari buruzko zalantzak argitu eta esku-orriak banatzeko. Tolosaldeko Asanblada Feministaren zapiak eta besoko moreak eskuratzeko aukera ere izango da.

M8ko greba feministaren informazio mahaia San Frantzisko elizaren atarian

Informazio mahaia egongo da San Frantzisko elizaren atarian, grebari buruzko zalantzak argitu eta esku-orriak banatzeko. Tolosaldeko Asanblada Feministaren zapiak eta besoko moreak eskuratzeko aukera ere izango da.


11:30

Bisita gidatuak famililentzat, Topic-en

Topic, Tolosa

Ordubete iraungo du bisitaldi bakoitzak. Izena aurrez eman beharko da, telefonoz 943 65 04 14an eta, helbide elektronikoz, cit@cittolosa.com -en.

Bisita gidatuak famililentzat, Topic-en Topic

Ordubete iraungo du bisitaldi bakoitzak. Izena aurrez eman beharko da, telefonoz 943 65 04 14an eta, helbide elektronikoz, cit@cittolosa.com -en.


11:45

Bizikleta martxa(k), M8 greba feminista

Alegia Anoeta Tolosa Tolosaldea

Bizikleta martxa, Alegiatik abiatuta. 12:10ean Tolosako Zumardi Handira iritsiko dira, eta 12:40ean Anoetara. Handik, Tolosara itzuliko da martxa, 13:00ean Trianguloa plazan amaitzeko. Argazkia aterako dute amaieran.

Bizikleta martxa(k), M8 greba feminista

Bizikleta martxa, Alegiatik abiatuta. 12:10ean Tolosako Zumardi Handira iritsiko dira, eta 12:40ean Anoetara. Handik, Tolosara itzuliko da martxa, 13:00ean Trianguloa plazan amaitzeko. Argazkia aterako dute amaieran.


12:00

Lizartzako inauteriak, gibel dastatzea

Lizartza

Inauteriei hasiera emango zaie gibela dastatuz. Ondoren, antzerkia eta Otsolar dantza taldearen emanaldia.

Lizartzako inauteriak, gibel dastatzea

Inauteriei hasiera emango zaie gibela dastatuz. Ondoren, antzerkia eta Otsolar dantza taldearen emanaldia.


13:00

Blues Gaua

Zizurkil

13:00. Piano blues bermut saioa, Izarra tabernan. 22:00. Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola, Pasus tabernan. 23:15. The Black Note, Atxulondo tabernan. 00:30. A Contra Blues, Egarri tabernan.

Blues Gaua

13:00. Piano blues bermut saioa, Izarra tabernan.

22:00. Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola, Pasus tabernan.

23:15. The Black Note, Atxulondo tabernan.

00:30. A Contra Blues, Egarri tabernan.


16:30

BIrZIklatu azoka

Berdura plaza, Tolosa

Bigarren eskuko eta truke azoka da, Ana Yurd elkarteak antolatuta. Etxean erabiltzen ez diren gauzak saltzeko eta trukatzeko aukera eskaintzen da: artisautza, zerbitzuak, birziklatutako materialekin egindako gauzak,... Postu bat eskatu edo informazio gehiagorako: 622412266 edo ixitin@gmail.com.

BIrZIklatu azoka Berdura plaza

Bigarren eskuko eta truke azoka da, Ana Yurd elkarteak antolatuta.

Etxean erabiltzen ez diren gauzak saltzeko eta trukatzeko aukera eskaintzen da: artisautza, zerbitzuak, birziklatutako materialekin egindako gauzak,...

Postu bat eskatu edo informazio gehiagorako: 622412266 edo ixitin@gmail.com.


18:00

Orkestrina Band Jazpana

Alondegia taberna, Tolosa

Soinu handia: Jaione Urdanibia Saxofoia:  Jon Urbizu Perkusioak: Gorka Otamendi Ukebaxu akustikoa: Zigor Sagarna

Orkestrina Band Jazpana Alondegia taberna

Soinu handia: Jaione Urdanibia

Saxofoia:  Jon Urbizu

Perkusioak: Gorka Otamendi

Ukebaxu akustikoa: Zigor Sagarna


18:30

Haur ikuskizuna: 'Historia de un calcetín´

Topic, Tolosa

Madrilgo La Canica Teatroren eskutik, 4 urtetik gorako haurrei begirako txotxongilo ikuskizuna, gazteleraz. 45 minutu iraungo du. Sarrerak topictolosa.com webgunean edo egoitzako leihatilan bertan.

Haur ikuskizuna: 'Historia de un calcetín´ Topic

Madrilgo La Canica Teatroren eskutik, 4 urtetik gorako haurrei begirako txotxongilo ikuskizuna, gazteleraz. 45 minutu iraungo du.

Sarrerak topictolosa.com webgunean edo egoitzako leihatilan bertan.


19:30

Zinema: 'Basque selfie'

Leidor antzokia, Tolosa

BASQUE SELFIE (JOAQUIN CALDERON) 80 MIN. DENENTZAT Agus Barandiaranek, mundu osoan euskal musika eta dantza tradizionalaren enbaxadore izandakoak, euskaldun batek izan dezakeen amesgaizto latzenari egin behar dio aurre: bere 1540ko baserria eraitsi nahi dute, errepide berria egiteko. Agusek gertakarien aurka jo beharko du bere sustraiak babesten saiatzeko. Izan ere, euskal kulturan, lau horma baino askoz ere gehiago da “etxea”. Basque Selfie istorio tristea da, baina onbideratzailea, eta tradizioa du ardatzean: norberaren ezaugarriak bizirik mantentzeko tradizioa.

Zinema: 'Basque selfie' Leidor antzokia

BASQUE SELFIE (JOAQUIN CALDERON) 80 MIN. DENENTZAT

Agus Barandiaranek, mundu osoan euskal musika eta dantza tradizionalaren enbaxadore izandakoak, euskaldun batek izan dezakeen amesgaizto latzenari egin behar dio aurre: bere 1540ko baserria eraitsi nahi dute, errepide berria egiteko. Agusek gertakarien aurka jo beharko du bere sustraiak babesten saiatzeko. Izan ere, euskal kulturan, lau horma baino askoz ere gehiago da “etxea”. Basque Selfie istorio tristea da, baina onbideratzailea, eta tradizioa du ardatzean: norberaren ezaugarriak bizirik mantentzeko tradizioa.


19:30

Zinema: 'Aquaman'

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

Zinema: 'Aquaman' Gurea antzokia

22:30

Zinema: 'El vicio del poder'

Leidor antzokia, Tolosa

Zinema: 'El vicio del poder' Leidor antzokia


10:00
19:00

Txotxongilo animatuak

Topic, Tolosa

Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da.  Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten  panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.

Txotxongilo animatuak Topic

Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. 

Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten  panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.



19:00
21:00

Erakusketa: Sagararte

Plazida Otaño Liburutegia, Zizurkil

Sagararte, erakusketa eta artea dastatzeko aukera. Astarbe sagardotegiak sustatutako erakusketa.Hebrear, greziar, erromatar, bikingo, zelta, kristau zein euskaldunak sagarrez mintzatu izan dira mitologia zein kondaira propioen bidez. Sagardoaren Kondaira erakusketak kondaira horietan guztietan zehar bidaiatzea proposatzen dio bisitariari, sagardoaren jatorriak ezagutuz.

Erakusketa: Sagararte Plazida Otaño Liburutegia

Sagararte, erakusketa eta artea dastatzeko aukera. Astarbe sagardotegiak sustatutako erakusketa.
Hebrear, greziar, erromatar, bikingo, zelta, kristau zein euskaldunak sagarrez mintzatu izan dira mitologia zein kondaira propioen bidez. Sagardoaren Kondaira erakusketak kondaira horietan guztietan zehar bidaiatzea proposatzen dio bisitariari, sagardoaren jatorriak ezagutuz.



17:30
20:30

'Iñauterikeriak' erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

Ikus-entzunezko, liburu eta erakusketak osatu dute, Pablo Dendaluzek, Joseba Urretabizkaiak eta Joxemi Saizarrek osatutako proiektua. Aranburu jauregian ikusgai izango da erakusketa. Tolosako 52 inauterizale elkarrizketatu dituzte, inauterien iragana, oraina eta etorkizuna irudikatzeko. Aldizkakotasuna: asteartetik larunbatera.

'Iñauterikeriak' erakusketa Aranburu jauregia

Ikus-entzunezko, liburu eta erakusketak osatu dute, Pablo Dendaluzek, Joseba Urretabizkaiak eta Joxemi Saizarrek osatutako proiektua. Aranburu jauregian ikusgai izango da erakusketa.

Tolosako 52 inauterizale elkarrizketatu dituzte, inauterien iragana, oraina eta etorkizuna irudikatzeko.

Aldizkakotasuna: asteartetik larunbatera.



Erakusketa: 'San Inazio auzoa, 50 urte iruditan'

Bizi-Nahi elkartea, Ibarra

Ibarrako San Inazio auzoaren 50. urteurrena dela eta, argazki historikoen erakusketa antolatu dute.

Erakusketa: 'San Inazio auzoa, 50 urte iruditan' Bizi-Nahi elkartea

Ibarrako San Inazio auzoaren 50. urteurrena dela eta, argazki historikoen erakusketa antolatu dute.



18:30

Erakusketa: Maria Altuna

Kaori faktoria, Amasa-Villabona

Kaori faktorian ikusgai izango da erakusketa. Inaugurazioa: otsailak 1, 18:30ean. Informazio gehiago: www.marialtunalizarraga.com

Erakusketa: Maria Altuna Kaori faktoria

Kaori faktorian ikusgai izango da erakusketa. Inaugurazioa: otsailak 1, 18:30ean.

Informazio gehiago: www.marialtunalizarraga.com



Korrikako arropa eta materiala salgai

Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan, Tolosa Tolosaldea

Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan (Nafarroa etorbidea, 6) Korrikako materiala eta arropa salgai izango dira, aurrerantzean. Astelehenetik ostegunera: 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ostiraletan: 09:00etatik 14:00etara.

Korrikako arropa eta materiala salgai Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan

Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan (Nafarroa etorbidea, 6) Korrikako materiala eta arropa salgai izango dira, aurrerantzean.

Astelehenetik ostegunera: 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Ostiraletan: 09:00etatik 14:00etara.



19:00
14:00

Erakusketa: 'Viacrucis'

Gurea erakusketa gela, Amasa-Villabona

Ramon Balerdiren erakusketa, Mitxinoren omenez. Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:30Larunbatetan: 11:30-14:00

Erakusketa: 'Viacrucis' Gurea erakusketa gela

Ramon Balerdiren erakusketa, Mitxinoren omenez.


Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:30
Larunbatetan: 11:30-14:00