Ostirala, otsailak 8



17:15

Korrika batzordearen bilera

Anoetako udaletxea, Anoeta

Anoetako pleno aretoan Korrikaren bueltako hitzorduak prestatzeko bilerara deitu dituzte herritarrak.

Korrika batzordearen bilera Anoetako udaletxea

Anoetako pleno aretoan Korrikaren bueltako hitzorduak prestatzeko bilerara deitu dituzte herritarrak.


17:30

Film proiekzioa

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Tolosako Topaguneak antolatuta, 12-17 urte bitarteko gazteentzat.

Film proiekzioa Tolosako kultur etxea

Tolosako Topaguneak antolatuta, 12-17 urte bitarteko gazteentzat.


17:30

EH Bilduren Koaderno Zuria egitasmoa

Olaederra kiroldegia, Amasa-Villabona

Amasa-Villabonako Euskal Herria Bilduk Koaderno zuria egitasmoa jarri du martxan, "herritarren iritzia entzun eta haien parte hartzea sustatzeko". Horretarako, mahai bat jarriko dute Olaederra kiroldegi atariko autobus geltokian.

EH Bilduren Koaderno Zuria egitasmoa Olaederra kiroldegia

Amasa-Villabonako Euskal Herria Bilduk Koaderno zuria egitasmoa jarri du martxan, "herritarren iritzia entzun eta haien parte hartzea sustatzeko". Horretarako, mahai bat jarriko dute Olaederra kiroldegi atariko autobus geltokian.


18:00

Tolosaldeko Gazte Topaketak

Alegiako Gaztetxea, Alegia

18:00. Irekiera gaztetxean. 20:30. Afaria. 22:00. Pelikula.

Tolosaldeko Gazte Topaketak Alegiako Gaztetxea

18:00. Irekiera gaztetxean.

20:30. Afaria.

22:00. Pelikula.


18:30

Pintxo pote feminista

Malkar plaza, Amasa-Villabona

Pintxoak eta kamisetak eskuratzeko aukera izango da eta, horrekin batera, martxoaren 8ko 24 orduko grebaren inguruko informazio mahaia jarriko dute.

Pintxo pote feminista Malkar plaza

Pintxoak eta kamisetak eskuratzeko aukera izango da eta, horrekin batera, martxoaren 8ko 24 orduko grebaren inguruko informazio mahaia jarriko dute.


19:00

M8az ikastaroa, Kattalin Minerrekin

Ikaztegietako udaletxea, Ikaztegieta

Iazko greba feministaren ondoren sortutako zalantzen harira, ikastaroa antolatu dute Ikaztegietan. Kattalin Minerrek gidatuko du saioan, eta honako galderei erantzuna aurkitzen saiatuko dira: Zergatik egiten da greba hau? Zein da greba honen helburua? Ni gizonezkoa naizen heinean nola lagun diezaieket inguruko emakumeei greban parte hartzen? Zein da nire papera?   Udaletxe azpiko aretoan izango da ikastaroa.

M8az ikastaroa, Kattalin Minerrekin Ikaztegietako udaletxea

Iazko greba feministaren ondoren sortutako zalantzen harira, ikastaroa antolatu dute Ikaztegietan. Kattalin Minerrek gidatuko du saioan, eta honako galderei erantzuna aurkitzen saiatuko dira: Zergatik egiten da greba hau? Zein da greba honen helburua? Ni gizonezkoa naizen heinean nola lagun diezaieket inguruko emakumeei greban parte hartzen? Zein da nire papera?

 

Udaletxe azpiko aretoan izango da ikastaroa.


19:30

Gazte festak antolatzeko bilera

Urepel elkartea, Berastegi

Berastegiko gazte festak San Jose egunaren bueltan ospatzen dituzte, eta Urepele elkarteak antolatu ohi ditu. Elkarteko zuzendaritzak, ordea, proposamen berriak ditu eta, horrela, bilera antolatu dute festen antolakuntzari begira.

Gazte festak antolatzeko bilera Urepel elkartea

Berastegiko gazte festak San Jose egunaren bueltan ospatzen dituzte, eta Urepele elkarteak antolatu ohi ditu. Elkarteko zuzendaritzak, ordea, proposamen berriak ditu eta, horrela, bilera antolatu dute festen antolakuntzari begira.


19:30

Amalur jardunaldiak 2019: Jesus Torquemada

Topic, Tolosa

Filipinak, 7.000 uharteko herrialdea hitzaldia eskainiko du, Jesus Torquemada kazetariak, gazteleraz.

Amalur jardunaldiak 2019: Jesus Torquemada Topic

Filipinak, 7.000 uharteko herrialdea hitzaldia eskainiko du, Jesus Torquemada kazetariak, gazteleraz.


20:30

De Symba a Kiara, antzerkia

Leidor antzokia, Tolosa

Familia osoari zuzendutako antzerkia, ONBEAT konpainiaren eskutik. Iraupena: 80 minutu. Musika: El Rey Leon filmeko musika.

De Symba a Kiara, antzerkia Leidor antzokia

Familia osoari zuzendutako antzerkia, ONBEAT konpainiaren eskutik.

Iraupena: 80 minutu.

Musika: El Rey Leon filmeko musika.


21:00

Bertso jarrien afaria

Amezketa

Harituzek eta Amezketako Udalak antolatuta, Beartzana jatetxean. Afari txartelak aurrez eskuratu beharko dira, Beartzanan bertan edo Whatsapp mezu bitartez (695 75 14 50). Aurretik Amezketa kantari kantu-jira egingo dute, Beartzanatik hasita.

Bertso jarrien afaria

Harituzek eta Amezketako Udalak antolatuta, Beartzana jatetxean. Afari txartelak aurrez eskuratu beharko dira, Beartzanan bertan edo Whatsapp mezu bitartez (695 75 14 50).
Aurretik Amezketa kantari kantu-jira egingo dute, Beartzanatik hasita.


22:30

Kontzertuak: The Northagirres eta Schizophrenic spacers

Bonberenea, Tolosa

Sarrera: 8 euro.

Kontzertuak: The Northagirres eta Schizophrenic spacers Bonberenea

Sarrera: 8 euro.



10:00
19:00

Txotxongilo animatuak

Topic, Tolosa

Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da.  Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten  panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.

Txotxongilo animatuak Topic

Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. 

Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten  panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.



19:00
21:00

Erakusketa: Sagararte

Plazida Otaño Liburutegia, Zizurkil

Sagararte, erakusketa eta artea dastatzeko aukera. Astarbe sagardotegiak sustatutako erakusketa.Hebrear, greziar, erromatar, bikingo, zelta, kristau zein euskaldunak sagarrez mintzatu izan dira mitologia zein kondaira propioen bidez. Sagardoaren Kondaira erakusketak kondaira horietan guztietan zehar bidaiatzea proposatzen dio bisitariari, sagardoaren jatorriak ezagutuz.

Erakusketa: Sagararte Plazida Otaño Liburutegia

Sagararte, erakusketa eta artea dastatzeko aukera. Astarbe sagardotegiak sustatutako erakusketa.
Hebrear, greziar, erromatar, bikingo, zelta, kristau zein euskaldunak sagarrez mintzatu izan dira mitologia zein kondaira propioen bidez. Sagardoaren Kondaira erakusketak kondaira horietan guztietan zehar bidaiatzea proposatzen dio bisitariari, sagardoaren jatorriak ezagutuz.



17:30
20:30

'Iñauterikeriak' erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

Ikus-entzunezko, liburu eta erakusketak osatu dute, Pablo Dendaluzek, Joseba Urretabizkaiak eta Joxemi Saizarrek osatutako proiektua. Aranburu jauregian ikusgai izango da erakusketa. Tolosako 52 inauterizale elkarrizketatu dituzte, inauterien iragana, oraina eta etorkizuna irudikatzeko. Aldizkakotasuna: asteartetik larunbatera.

'Iñauterikeriak' erakusketa Aranburu jauregia

Ikus-entzunezko, liburu eta erakusketak osatu dute, Pablo Dendaluzek, Joseba Urretabizkaiak eta Joxemi Saizarrek osatutako proiektua. Aranburu jauregian ikusgai izango da erakusketa.

Tolosako 52 inauterizale elkarrizketatu dituzte, inauterien iragana, oraina eta etorkizuna irudikatzeko.

Aldizkakotasuna: asteartetik larunbatera.



Erakusketa: 'San Inazio auzoa, 50 urte iruditan'

Bizi-Nahi elkartea, Ibarra

Ibarrako San Inazio auzoaren 50. urteurrena dela eta, argazki historikoen erakusketa antolatu dute.

Erakusketa: 'San Inazio auzoa, 50 urte iruditan' Bizi-Nahi elkartea

Ibarrako San Inazio auzoaren 50. urteurrena dela eta, argazki historikoen erakusketa antolatu dute.



18:30

Erakusketa: Maria Altuna

Kaori faktoria, Amasa-Villabona

Kaori faktorian ikusgai izango da erakusketa. Inaugurazioa: otsailak 1, 18:30ean. Informazio gehiago: www.marialtunalizarraga.com

Erakusketa: Maria Altuna Kaori faktoria

Kaori faktorian ikusgai izango da erakusketa. Inaugurazioa: otsailak 1, 18:30ean.

Informazio gehiago: www.marialtunalizarraga.com



Korrikako arropa eta materiala salgai

Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan, Tolosa Tolosaldea

Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan (Nafarroa etorbidea, 6) Korrikako materiala eta arropa salgai izango dira, aurrerantzean. Astelehenetik ostegunera: 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ostiraletan: 09:00etatik 14:00etara.

Korrikako arropa eta materiala salgai Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan

Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan (Nafarroa etorbidea, 6) Korrikako materiala eta arropa salgai izango dira, aurrerantzean.

Astelehenetik ostegunera: 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Ostiraletan: 09:00etatik 14:00etara.



19:00
14:00

Erakusketa: 'Viacrucis'

Gurea erakusketa gela, Amasa-Villabona

Ramon Balerdiren erakusketa, Mitxinoren omenez. Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:30Larunbatetan: 11:30-14:00

Erakusketa: 'Viacrucis' Gurea erakusketa gela

Ramon Balerdiren erakusketa, Mitxinoren omenez.


Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:30
Larunbatetan: 11:30-14:00