Anoetako pleno aretoan Korrikaren bueltako hitzorduak prestatzeko bilerara deitu dituzte herritarrak.
Tolosako Topaguneak antolatuta, 12-17 urte bitarteko gazteentzat.
Amasa-Villabonako Euskal Herria Bilduk Koaderno zuria egitasmoa jarri du martxan, "herritarren iritzia entzun eta haien parte hartzea sustatzeko". Horretarako, mahai bat jarriko dute Olaederra kiroldegi atariko autobus geltokian.
18:00. Irekiera gaztetxean. 20:30. Afaria. 22:00. Pelikula.
Pintxoak eta kamisetak eskuratzeko aukera izango da eta, horrekin batera, martxoaren 8ko 24 orduko grebaren inguruko informazio mahaia jarriko dute.
Iazko greba feministaren ondoren sortutako zalantzen harira, ikastaroa antolatu dute Ikaztegietan. Kattalin Minerrek gidatuko du saioan, eta honako galderei erantzuna aurkitzen saiatuko dira: Zergatik egiten da greba hau? Zein da greba honen helburua? Ni gizonezkoa naizen heinean nola lagun diezaieket inguruko emakumeei greban parte hartzen? Zein da nire papera? Udaletxe azpiko aretoan izango da ikastaroa.
Berastegiko gazte festak San Jose egunaren bueltan ospatzen dituzte, eta Urepele elkarteak antolatu ohi ditu. Elkarteko zuzendaritzak, ordea, proposamen berriak ditu eta, horrela, bilera antolatu dute festen antolakuntzari begira.
Filipinak, 7.000 uharteko herrialdea hitzaldia eskainiko du, Jesus Torquemada kazetariak, gazteleraz.
Familia osoari zuzendutako antzerkia, ONBEAT konpainiaren eskutik. Iraupena: 80 minutu. Musika: El Rey Leon filmeko musika.
Harituzek eta Amezketako Udalak antolatuta, Beartzana jatetxean. Afari txartelak aurrez eskuratu beharko dira, Beartzanan bertan edo Whatsapp mezu bitartez (695 75 14 50). Aurretik Amezketa kantari kantu-jira egingo dute, Beartzanatik hasita.
Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.
Sagararte, erakusketa eta artea dastatzeko aukera. Astarbe sagardotegiak sustatutako erakusketa.Hebrear, greziar, erromatar, bikingo, zelta, kristau zein euskaldunak sagarrez mintzatu izan dira mitologia zein kondaira propioen bidez. Sagardoaren Kondaira erakusketak kondaira horietan guztietan zehar bidaiatzea proposatzen dio bisitariari, sagardoaren jatorriak ezagutuz.
Ikus-entzunezko, liburu eta erakusketak osatu dute, Pablo Dendaluzek, Joseba Urretabizkaiak eta Joxemi Saizarrek osatutako proiektua. Aranburu jauregian ikusgai izango da erakusketa. Tolosako 52 inauterizale elkarrizketatu dituzte, inauterien iragana, oraina eta etorkizuna irudikatzeko. Aldizkakotasuna: asteartetik larunbatera.
Ibarrako San Inazio auzoaren 50. urteurrena dela eta, argazki historikoen erakusketa antolatu dute.
Kaori faktorian ikusgai izango da erakusketa. Inaugurazioa: otsailak 1, 18:30ean. Informazio gehiago: www.marialtunalizarraga.com
Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan (Nafarroa etorbidea, 6) Korrikako materiala eta arropa salgai izango dira, aurrerantzean. Astelehenetik ostegunera: 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ostiraletan: 09:00etatik 14:00etara.
Ramon Balerdiren erakusketa, Mitxinoren omenez. Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:30Larunbatetan: 11:30-14:00