Brain Gym ikastaroa: Lagundu seme-alabei ikastolako lanekin, Brain Gym ariketen bitartez.
Harituz bertsozale elkarguneak antolatuta, eskualdeko bertsozale guziei irekia. 10:00. Juntadizoa herriko plazan eta goizeko erronda (Elizaldea eta Izotzaldea). 14:30. Bazkaria. 16:00. Arratsaldeko erronda (Eguzkialdea).
Hilaren 4an kantuan aterako da Eresargi abesbatza, eta herritarrak deitu dituzte hitzordura. Aurrez entsegua egingo du.
11:00. Meza auzoko eta Emendek elkarteko hildakoen alde. 12:30. Toka lehiaketa, auzokoentzat eta elkartekoentzat. 18:00-19:30. Disko festa. 19:30-20:30. Bertso saio atipikoa, Antolakuntza Komunalaren eskutik, ermitako aterpean. Tximela bertsolaria omentzeko tarte bat ere hartuko dute. 20:30-21:30. Disko festa.
Ene Kantak taldeak ikuskizun berria eskainiko du, Sator Jator, lurraren bihotzera bidaia. Irurako ikastolak antolatuta.
Belaunaldi desberdinetako emakumeen arteko tailerra egingo dute, liburutegian. Zer da feminismoa zuretzat? galderaren bueltan. Zaintza jarriko dute gaien erdigunean, martxoaren 8ko grebari begira.
12 urtetik gorako gazteentzat.
Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.
Juan Jose Arinen argazkiekin osatutako erakusketa ikusgai dago, Ibarrako kultur etxean.
Sagararte, erakusketa eta artea dastatzeko aukera. Astarbe sagardotegiak sustatutako erakusketa.Hebrear, greziar, erromatar, bikingo, zelta, kristau zein euskaldunak sagarrez mintzatu izan dira mitologia zein kondaira propioen bidez. Sagardoaren Kondaira erakusketak kondaira horietan guztietan zehar bidaiatzea proposatzen dio bisitariari, sagardoaren jatorriak ezagutuz.
Ikus-entzunezko, liburu eta erakusketak osatu dute, Pablo Dendaluzek, Joseba Urretabizkaiak eta Joxemi Saizarrek osatutako proiektua. Aranburu jauregian ikusgai izango da erakusketa. Tolosako 52 inauterizale elkarrizketatu dituzte, inauterien iragana, oraina eta etorkizuna irudikatzeko. Aldizkakotasuna: asteartetik larunbatera.
Ibarrako San Inazio auzoaren 50. urteurrena dela eta, argazki historikoen erakusketa antolatu dute.
Kaori faktorian ikusgai izango da erakusketa. Inaugurazioa: otsailak 1, 18:30ean. Informazio gehiago: www.marialtunalizarraga.com