Ostirala, urtarrilak 25



19:00

Hitzaldi zikloa: Etxebizitza bizimodu

Ikaztegietako udaletxea, Ikaztegieta

Errenteriako etxebizitza komunitarioak izango dituzte hizpide.

Hitzaldi zikloa: Etxebizitza bizimodu Ikaztegietako udaletxea

Errenteriako etxebizitza komunitarioak izango dituzte hizpide.


19:00

'Iñauterikeriak' liburu aurkezpena

Tolosako udaletxea, Tolosa

52 inauterizaleri egindako elkarrizketekin osatutako liburua. Joseba Urretabizkaiak eta Joxemi Saizarrek osatu dute lana.

'Iñauterikeriak' liburu aurkezpena Tolosako udaletxea

52 inauterizaleri egindako elkarrizketekin osatutako liburua. Joseba Urretabizkaiak eta Joxemi Saizarrek osatu dute lana.


19:00

'Enuma Elish' olerki bildumaren aurkezpena

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Unai Amundarainen eskutik, liburuaren aurkezpena eta solasaldia.

'Enuma Elish' olerki bildumaren aurkezpena Tolosako kultur etxea

Unai Amundarainen eskutik, liburuaren aurkezpena eta solasaldia.


19:00

Elkarretaratzea: 'Venezuela aurrera!'

Berdura plaza, Tolosa

Venezuela Aurrera plataformak elkarretaratzea deitu du, Villabonako Berdura plazan, Venezuelako azken gertakari politikoen harira. Sortuk eta Ernaik bat egin dute deialdiarekin, "Venezuelako gobernuaren zilegitasun demokratikoaren alde".

Elkarretaratzea: 'Venezuela aurrera!' Berdura plaza

Venezuela Aurrera plataformak elkarretaratzea deitu du, Villabonako Berdura plazan, Venezuelako azken gertakari politikoen harira. Sortuk eta Ernaik bat egin dute deialdiarekin, "Venezuelako gobernuaren zilegitasun demokratikoaren alde".


19:30

Elkarretaratzea: Euskal presoak euskal herrira

Anoetako plazan, Anoeta

Hileko azken ostiraleroko billkura.

Elkarretaratzea: Euskal presoak euskal herrira Anoetako plazan

Hileko azken ostiraleroko billkura.


19:30

Elkarretaratzea: Euskal presoak euskal herrira

Ibarrako sarreran, Ibarra

Hilabeteko azken ostiraleroko elkarretaratzeak eragileen artean antolatzen ari dira, aurten, Ibarran. Dagoeneko, Maite Aranalderen lagunek, herriko preso eta iheslari ohiek, Alurr dantza taldeak eta Hauspoak antolatu dituzte mobilizazioak. Urtarrilean Ibarrako soka-tira taldearen esku izango da aipatu mobilizazioa, Ibarrako sarreran.

Elkarretaratzea: Euskal presoak euskal herrira Ibarrako sarreran

Hilabeteko azken ostiraleroko elkarretaratzeak eragileen artean antolatzen ari dira, aurten, Ibarran. Dagoeneko, Maite Aranalderen lagunek, herriko preso eta iheslari ohiek, Alurr dantza taldeak eta Hauspoak antolatu dituzte mobilizazioak. Urtarrilean Ibarrako soka-tira taldearen esku izango da aipatu mobilizazioa, Ibarrako sarreran.


20:00

Uzturpe ikastolaren XIX. kultur astea: Alurr dantza taldea

Belabieta, Ibarra

Alurr dantza taldeak Jira-bira Euskal Herria ikuskizuna eskainiko du, Belabieta kiroldegian.

Uzturpe ikastolaren XIX. kultur astea: Alurr dantza taldea Belabieta

Alurr dantza taldeak Jira-bira Euskal Herria ikuskizuna eskainiko du, Belabieta kiroldegian.


20:30

Pedro Guerra

Leidor antzokia, Tolosa

Pedro Guerra Golosinas 2018 birarekin etorriko da, bateria eta bajo batek lagunduta. Golosinas (1995) diskoaren abestiak nagusi izango dira. Bere ibilbidearen abestien errepaso aparta egingo du, eta kontzertua bakarra eta errepikaezina bihurtuko du.  

Pedro Guerra Leidor antzokia

Pedro Guerra Golosinas 2018 birarekin etorriko da, bateria eta bajo batek lagunduta.

Golosinas (1995) diskoaren abestiak nagusi izango dira. Bere ibilbidearen abestien errepaso aparta egingo du, eta kontzertua bakarra eta errepikaezina bihurtuko du.

 


20:30

Barrikotea eta bakarlaria

Anoetako Gaztetxea, Anoeta

Barrikotea eta Txoira Txori bakarlaria, gaztetxean.

Barrikotea eta bakarlaria Anoetako Gaztetxea

Barrikotea eta Txoira Txori bakarlaria, gaztetxean.


21:00

Euskal Herriko mus txapelketa: kanporaketa

Behar Zana jatetxea, Amezketa

Euskal Herriko mus txapelketa: kanporaketa Behar Zana jatetxea

22:00

Euskal Herriko mus txapelketa: kanporaketa

Esnaola elkartean, Leaburu-Txarama

Euskal Herriko mus txapelketa: kanporaketa Esnaola elkartean

22:00

Kontzertua: Ruper Ordorika

Elizpe zinema, Alegia

Kontzertua: Ruper Ordorika Elizpe zinema

22:30

Euskal Herriko mus txapelketa: kanporaketa

Xepla elkartea, Ibarra

Euskal Herriko mus txapelketa: kanporaketa Xepla elkartea

22:30

Kontzertua: Modus Operandi

Alegiako Gaztetxea, Alegia

Sarrerak Alegiako Iskiña eta Hilario Berri tabernetan eskuragarri, 5 euroan.

Kontzertua: Modus Operandi Alegiako Gaztetxea

Sarrerak Alegiako Iskiña eta Hilario Berri tabernetan eskuragarri, 5 euroan.



10:00
19:00

Txotxongilo animatuak

Topic, Tolosa

Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da.  Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten  panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.

Txotxongilo animatuak Topic

Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. 

Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten  panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.



17:00
20:00

Erakusketa: Ibarrako argazki historikoak

Ibarrako kultur etxea, Ibarra

Juan Jose Arinen argazkiekin osatutako erakusketa ikusgai dago, Ibarrako kultur etxean.

Erakusketa: Ibarrako argazki historikoak Ibarrako kultur etxea

Juan Jose Arinen argazkiekin osatutako erakusketa ikusgai dago, Ibarrako kultur etxean.



19:00
21:00

Erakusketa: Sagararte

Plazida Otaño Liburutegia, Zizurkil

Sagararte, erakusketa eta artea dastatzeko aukera. Astarbe sagardotegiak sustatutako erakusketa.Hebrear, greziar, erromatar, bikingo, zelta, kristau zein euskaldunak sagarrez mintzatu izan dira mitologia zein kondaira propioen bidez. Sagardoaren Kondaira erakusketak kondaira horietan guztietan zehar bidaiatzea proposatzen dio bisitariari, sagardoaren jatorriak ezagutuz.

Erakusketa: Sagararte Plazida Otaño Liburutegia

Sagararte, erakusketa eta artea dastatzeko aukera. Astarbe sagardotegiak sustatutako erakusketa.
Hebrear, greziar, erromatar, bikingo, zelta, kristau zein euskaldunak sagarrez mintzatu izan dira mitologia zein kondaira propioen bidez. Sagardoaren Kondaira erakusketak kondaira horietan guztietan zehar bidaiatzea proposatzen dio bisitariari, sagardoaren jatorriak ezagutuz.



Erakusketa: Kazakhstan

Alegiako kultur etxea, Alegia

San Juan eskolako ikasleek prestatutako erakusketa, Kazakhstani buruz.

Erakusketa: Kazakhstan Alegiako kultur etxea

San Juan eskolako ikasleek prestatutako erakusketa, Kazakhstani buruz.



17:30
20:30

'Iñauterikeriak' erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

Ikus-entzunezko, liburu eta erakusketak osatu dute, Pablo Dendaluzek, Joseba Urretabizkaiak eta Joxemi Saizarrek osatutako proiektua. Aranburu jauregian ikusgai izango da erakusketa. Tolosako 52 inauterizale elkarrizketatu dituzte, inauterien iragana, oraina eta etorkizuna irudikatzeko. Aldizkakotasuna: asteartetik larunbatera.

'Iñauterikeriak' erakusketa Aranburu jauregia

Ikus-entzunezko, liburu eta erakusketak osatu dute, Pablo Dendaluzek, Joseba Urretabizkaiak eta Joxemi Saizarrek osatutako proiektua. Aranburu jauregian ikusgai izango da erakusketa.

Tolosako 52 inauterizale elkarrizketatu dituzte, inauterien iragana, oraina eta etorkizuna irudikatzeko.

Aldizkakotasuna: asteartetik larunbatera.