Aiztondo bailarako emakumeak deitu dituzte, martxoaren 8ko greba prestateko. Errebote plazako balio anitzeko gelan izango da hitzordua.
11:00. Hitzaldia langileen independentziaz (Kolitza). 13:00. Bertso bazkaria. Bokadilloak 3 euroan, eta su eteneko bertsolariak giroa goxatzen. 15:00. Maravillas aurrera! Iruñeko Maravillas gaztetxearen aldeko manifestaziora joateko autobusa, 8 euroan. tolosaldeakoia@gmail.com -era idatzi. Izena emateko azken eguna, urtarrilaren 18a. 20:00. Bueltako autobusa Iruñean. 22:00. Afaria, bokadilloak 3 euroan (aukera beganoa). Gero, kontzertuak: Eztena, Bedeinkatuak eta Bassagaineko Selektak: Lilith, Rumi eta Dabu.
Partida egun bat. 8 eta 12 urte bitarteko haurrak. Eta harmaila jendez gainezka: gurasoak, senideak, lagunak… Presio apur bat. Oihu bakar bat. Edo aurpegiratze bat. Horietako bat nahikoa da kirolak irakaspen edo gozamen iturri izateari utz diezaion. Harmailetan kontzientzia pizteko, Eee!ntzun jaio da. Eskolarteko neurketa bakoitzaren aurreko 'haka'. Gipuzkoako haurrek ahots bateratua izan dezaten. Kirolaren benetako balioez gozatzeko eskubidea dutela aldarrikatzeko. Eskola kirolean parte hartzen duten ikasle guztiak gonbidatuta daude ekitaldian parte hartzera, kirolari ezagunekin eta GO!azeneko taldekideekin dantza egiteko aukera izango dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Tolosako Udalak antolatuta.
Familia osoari zuzendutako bisita gidatuak dira, eta bisitariei bilbidea egiten lagunduko die Txotxongiloen Etxean barrena bisita gidatu antzeztua eginez eta leku magiko hau ezagutara emanez. 11:30ean euskaraz eta 12:30ean gaztelaniaz egingo dira. Talde bakoitzak bost lagunekoa izan behar du gutxienez, eta 15ekoa gehienez. Prezioa pertsonako: 7 euro helduak eta 5 euro haurrak. Izena aldez aurretik emateko: 943 650 414 edota cit@cittolosa.com.
ETB1eko telesailaren antzerkirako obra berria da. Asier Burgete (Markel), Iker Villa (Ander), Ainhoa Larrañaga (Eli), Beñat Iturbe (Julen), Maria Redondo (Zuri) eta Itziar Urretabizkaia (Amaia) izango dira gure herrietako antzokietako oholtza gainean ikusiko ditugun aktoreak. Telebistako istorioen antzerakoak antzeztuko dituzte, eta han ezagun egindako hainbat abesti kantatuko dituzte. Irurako ikastolak antolatuta bi saio izango dira bata 12:30ean eta bestea, 15:30ean. Sarrerak salgai, Leidorreko leihatilan eta www.kutxasarrerak.net wengunean.
Manu Azkarateri elkartasun bazkaria antolatu diote, urtarrilaren 19an. Txartelak Amaiurren, Rakun eta Xirimirin eskuratu ahal izango dira. 12:30ean ekitaldia izango da Oargin. 14:00etan bazkaria egingo dute Oargin.
Iturri Ondo tabernan jokatuko dute.
Bigarren eskuko eta truke azoka da, Ana Yurd elkarteak antolatuta. Etxean erabiltzen ez diren gauzak saltzeko eta trukatzeko aukera eskaintzen da: artisautza, zerbitzuak, birziklatutako materialekin egindako gauzak,... Postu bat eskatu edo informazio gehiagorako: 622412266 edo ixitin@gmail.com.
Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Nerea Ibarzabal eta Haritz Mujika izango dira bertsolariak, eta gai jartzailea, Amaia Agirre. Sarrerak 12 euroan: Tolosako Orbela tabernan, Ibarrako Galtzaundi tabernan eta Amasa-Villabonako Amasa kafetegian.
Amaia Zubiriak 40 urte inguru daramatza kantuan, eta azken 15 urteetan Edorta Amuruarekin batera ari da kantaldiak eskaintzen. Bizitza osoko kantuak, herrikoiak zein propioak lantzen dituzte formatu xume eta hurbil batean. Sarrera doan.
Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.
Juan Jose Arinen argazkiekin osatutako erakusketa ikusgai dago, Ibarrako kultur etxean.
Sagararte, erakusketa eta artea dastatzeko aukera. Astarbe sagardotegiak sustatutako erakusketa.Hebrear, greziar, erromatar, bikingo, zelta, kristau zein euskaldunak sagarrez mintzatu izan dira mitologia zein kondaira propioen bidez. Sagardoaren Kondaira erakusketak kondaira horietan guztietan zehar bidaiatzea proposatzen dio bisitariari, sagardoaren jatorriak ezagutuz.