Anoetako Gaztetxeak Neguko Solstizioa egitaraua antolatu du, eta 15:00etan eta 22:00etan, Joseba Sarrionaindiari buruzko filma ikusteko aukera izango da.
Orain dela 10 urte musikatik urrundu ziren. Eta orain guztiz desberdina den genero batekin datoz, boleroekin. Sarrerak: Leidorreko leihatilan eta www.kutxasarrerak.net webgunean.
Kontzertua eskainiko dute bi taldeek eta sarrera 8 euro izango da.
Alegiako Gaztetxearen 31. urteurrenaren barruan izango dira kontzertuak.
Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.
Abenduak 14, 18:00etan, irekiera solasaldia: Zaintzak, Migrazioak eta partekatutako erantzukizunei” Parte hartzaileak: Emilia Larrondo de Martino, emakume migratzaileen lan eskubideen alorreko erantzun politikoari buruz egindako ikerketaren ondorioak aurkeztuko ditu. Cony Carranza Castro, soziologoa eta Getxon Emakume Migratzaileen Topaketen dinamizatzailea. Abenduak 10 Giza Eskubideen Eguna eta abenduak 18, Pertsona Migratzaileen Egunaren harira antolatu du erakusketa, Tolosaldea Garatzen garapen agentziak.
Tolosa eta Tafallako 60 argazkiz osatuta argazki erakusketa da, Targazkik taldeak Tafallako argazki taldearekin antolatuta.
Juan Jose Arinen argazkiekin osatutako erakusketa ikusgai dago, Ibarrako kultur etxean.