Zine foruma. Jatorrizko bertsioan, gaztelerazko azpidatziekin. Bi saio: 19:15 eta 21:45. Petrak ez daki zein den bere aita, bizitza osoan zehar ezkutatu diote. Amaren heriotzaren ondoren bila hasi, eta Jaume aurkituko du, artista plastiko ospetsu, boteretsu eta bihozgabea. Egia ezagutzeko bidean, Jaumeren seme Lucasekin eta Jaumeren emazte eta Lucasen ama Marisarekin harremanetan jarriko da Petra.
Sydneyko badiatik, Opera proiekzioa Gurea aretoan.
Eguberrietako emanaldien ondoren, egun batzuetako atsedena hartuko dute bi abesbatzek urteari begira dituzten proiektuei buruz hitz egiteko. Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak urteko Batzar Nagusia egingo du urtarrilaren 10ean, osteguna, kultur etxean. Gaueko bederatzietan izango da batzarra.
Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.
Abenduak 14, 18:00etan, irekiera solasaldia: Zaintzak, Migrazioak eta partekatutako erantzukizunei” Parte hartzaileak: Emilia Larrondo de Martino, emakume migratzaileen lan eskubideen alorreko erantzun politikoari buruz egindako ikerketaren ondorioak aurkeztuko ditu. Cony Carranza Castro, soziologoa eta Getxon Emakume Migratzaileen Topaketen dinamizatzailea. Abenduak 10 Giza Eskubideen Eguna eta abenduak 18, Pertsona Migratzaileen Egunaren harira antolatu du erakusketa, Tolosaldea Garatzen garapen agentziak.
Tolosa eta Tafallako 60 argazkiz osatuta argazki erakusketa da, Targazkik taldeak Tafallako argazki taldearekin antolatuta.