16:00. Begi-Urdin Gaztegunean ohiko bilketa egingo da. 18:00. Paje laguntzaileen indarberritzea, askaria. 19:00. Errege magoen etorrera Berrobira. 19:30. Opari banaketa.
17:00. Txokolate jatea, plazan.18:00. Errege magoen desfilea eta jaiotza biziduna.
Elizatik abiatuko dira hiru errege magoak, eta Larrunarri frontoian hartuko dituzte haurrak.Ondoren, txokolate jatea.
18:30. Plaza Zaharra.19:30. Euskal Herria plaza.18:30. Kabalgata abiatzen da.19:00. Topic-en geldialdia/ eskaintza.19:05. Bandak jotzen du eta erregeek eskaintza egiten dute. 19:10. Udaberrik dantza egiten du. 19:20. Ibilbidearekin jarraitu.20:00. Zerkausira. Erregeak oholtza gainera muxuak eta goxokiak banatzera.21:00. Amaiera. IBILBIDEA: Plaza Zaharra, Solana, Korreo kalea, Gorriti, Euskal Herria Plaza, Rondilla, Atadi eta Zerkausia.
Orendaingo bidetik abiatuta, errege magoen desfilea izango da herrian barrena, plazan bukatuz.
Hernio aldetik Bidaniako plazara jaitsiko dira errege magoak, eta frontoira joango dira betan haurrak hartzeko.
Errege magoek kalejira egingo dute herriko txistulariekin San Juan kaletik plazaraino, eta bertan gozokiak banatuko dizkiete haurrei.
Amasatik abiatuko da errege magoen desfilea eta Santiago egoitzan bisita egin ondoren, Errebote plazan geldialdia egingo dute. Bertan jaiotza ikusgai egongo da. Ondoren. Erregeak Behar Zana frontoira joango dira eta banan-banan agurtzeko aukera izango dute.
Errege magoak Zelain baserritik behera joango dira. Frontoian Otsolar taldekoek dantzak eskainiko dizkiete bai Errege magoei eta baita jaiotza bizidunari ere. Dantza emanaldia eta gero, Erregeek opariak banatuko dituzte.
Kukute Guraso Elkarteak, Atzapar PIlota Taldeak eta Asteasuko Udalak antolatuta. Elizmenditik Asteasuko frontoira zaldi gainean iritsiko dira erregeak.
Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.
Abenduak 14, 18:00etan, irekiera solasaldia: Zaintzak, Migrazioak eta partekatutako erantzukizunei” Parte hartzaileak: Emilia Larrondo de Martino, emakume migratzaileen lan eskubideen alorreko erantzun politikoari buruz egindako ikerketaren ondorioak aurkeztuko ditu. Cony Carranza Castro, soziologoa eta Getxon Emakume Migratzaileen Topaketen dinamizatzailea. Abenduak 10 Giza Eskubideen Eguna eta abenduak 18, Pertsona Migratzaileen Egunaren harira antolatu du erakusketa, Tolosaldea Garatzen garapen agentziak.
Tolosa eta Tafallako 60 argazkiz osatuta argazki erakusketa da, Targazkik taldeak Tafallako argazki taldearekin antolatuta.
Astelehenetik ostiralera: 18:00etatik 20:30era.Larunbatetan: 11:30etik 14:00etara.