11:00. Urtero bezala Bonberenearen urteurrena ospatzeko, Bonberenea Txaranga kalera aterako da eguna ospatzeko. Goiz guztian zehar herriko kaleak alaituko dituzte. 14:30. Bazkari herrikoi bat egingo da.
Ipuin kontaketa familia giroan, Pedro Mari Otaño eskolako gurasoen eskutik.
'Gabon analogikoak' jarduera antolatu dute, biharko, Alegiako plazan.
Larunbatean Tolosako Usabal Kiroldegiko igerilekuan XIX. Paco Sanchez Saria jokatuko da, alebin eta benjamin mailan.
17:00. Beldartxo Jatuna, mikroantzerki ikuskizuna, Batzarremuñon.18:30. Lehen Bideomaratoi festa: bideoen proiekzioak eta sari nagusiak.20:00. Talo jatea. Umeentzat lehenengo, eta gazte eta helduentzat 21:00etan, Elordi elkartean.
Kontzertu amaieran, bertaratutakoek zer jana eta zer edana izango dute.
Joyful Gospel Choir taldearen kontzertua, eta txokolate beroa banatuko da.
Bi saio: 19:30 eta 22:30.Jatorrizko bertsioan, gaztelerazko azpidatziekin.
Eresargi Txiki eta Eresargi abesbatzek kontzertua eskainiko dute, doan.
Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.
Abenduak 14, 18:00etan, irekiera solasaldia: Zaintzak, Migrazioak eta partekatutako erantzukizunei” Parte hartzaileak: Emilia Larrondo de Martino, emakume migratzaileen lan eskubideen alorreko erantzun politikoari buruz egindako ikerketaren ondorioak aurkeztuko ditu. Cony Carranza Castro, soziologoa eta Getxon Emakume Migratzaileen Topaketen dinamizatzailea. Abenduak 10 Giza Eskubideen Eguna eta abenduak 18, Pertsona Migratzaileen Egunaren harira antolatu du erakusketa, Tolosaldea Garatzen garapen agentziak.
Tolosa eta Tafallako 60 argazkiz osatuta argazki erakusketa da, Targazkik taldeak Tafallako argazki taldearekin antolatuta.
Eguberri ospakizunen inguruan, berriro hiru misio lurretarako diru laguntza jator bat lortzea du helburu merkatu solidarioak. Ekuador, Honduras, eta Indiara bideratzeko dirua lortu nahi da. Merkatu Solidarioa irekita egongo da: 16tik 23ra, 11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:30era astegunez, eta igandeetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara. Dendariei eta herritarrei deia egiten zaie zenbait gauza oparitu ditzaten gero salgai jartzeko. Eramateko egunak, 10etik 15era izango da aukera, 17:00etatik 20:30era. Eskupekoren bat eman nahi izanez gero kontu zenbaki honetan: 2095 5043 97 1062974919
Arri Zugarramurdi argazkilaria Alex Txikon mendizalearekin batera izan zen Himalaian. Bertako paisaiek eta espedizioan ezagututako pertsonek liluratuta utzi zuten eta noiz itzuliko zain dago. Himalaian jasotako irudien artean, natura, gizakia eta bien arteko harremanetik sortzen den kultura islatzen duten argazkien aukeraketa egin du Zugarramurdik Fagus Alkiza interpretazio zentrorako. Himalaia mendiak bertakoengan zein atzerriko mendizaleengan eragiten duen miresmena eta errespetua ulertzeko aukera izango da. Abenduaren 17an, 18:00etan irekiko dituzte ateak.
Astelehenetik ostiralera: 18:00etatik 20:30era.Larunbatetan: 11:30etik 14:00etara.