Osteguna, abenduak 20



14:30

Olentzerotan Jakin-Minez

Batzarremuño, Altzo

14:30. Koldo Izagirrek idatzitako, eta Karmele Gorroño eta Irene Irureta sortzaileek ilustratutako Altzoko Handiaren inguruko bi liburuen aurkezpena: Altzoko Handia eta Kutixiren gezurrak eta Altzoko Handia eta Kutixiren pianoa. 19:00.Irungo eta Hondarribiko alardeetan emakumeen parte-hartzea jorratzen duen Alardearen seme-alabak dokumentalaren proiekzioa izango da Batzarremuñon. Ondoren. Ixabel Alkain irakaslearekin eta Elizabeth Olaskoa sexologoarekin gaiaren inguruko solasaldia izango da. Biak Jaizkibel konpainiako kideak dira.

Olentzerotan Jakin-Minez Batzarremuño

14:30. Koldo Izagirrek idatzitako, eta Karmele Gorroño eta Irene Irureta sortzaileek ilustratutako Altzoko Handiaren inguruko bi liburuen aurkezpena: Altzoko Handia eta Kutixiren gezurrak eta Altzoko Handia eta Kutixiren pianoa.
19:00.Irungo eta Hondarribiko alardeetan emakumeen parte-hartzea jorratzen duen Alardearen seme-alabak dokumentalaren proiekzioa izango da Batzarremuñon. Ondoren. Ixabel Alkain irakaslearekin eta Elizabeth Olaskoa sexologoarekin gaiaren inguruko solasaldia izango da. Biak Jaizkibel konpainiako kideak dira.


17:00

Ipuin kontalaria

Liburutegia, Alegia

Ipuin kontaketa Baleube taldearekin.

Ipuin kontalaria Liburutegia

Ipuin kontaketa Baleube taldearekin.


17:30

Ipuin kontalaria

Iriarte Kultur Etxea, Zizurkil

Maite ipuin kontalariak eskainiko du saioa, lau urtetik gorako haurrentzat.

Ipuin kontalaria Iriarte Kultur Etxea

Maite ipuin kontalariak eskainiko du saioa, lau urtetik gorako haurrentzat.


18:30

Eguberritako emanaldiak

Eliza, Irura

Loatzo Musika Eskolako ikasleen emanaldia izango da.

Eguberritako emanaldiak Eliza

Loatzo Musika Eskolako ikasleen emanaldia izango da.


18:30

Eguberritako emanaldiak

Kultur etxea, Ibarra

Loatzo Musika Eskolako ikasleen emanaldia izango da.

Eguberritako emanaldiak Kultur etxea

Loatzo Musika Eskolako ikasleen emanaldia izango da.


18:30

Baso-politika berria Gipuzkoarako, hitzaldia

Fagus Alkiza, Alkiza

Iñaki Aizpuru eta Aitziber Sarobe biologoek hitzaldia eskainiko dute.

Baso-politika berria Gipuzkoarako, hitzaldia Fagus Alkiza

Iñaki Aizpuru eta Aitziber Sarobe biologoek hitzaldia eskainiko dute.


19:00

Pintxo potea

Abaltzisketa

Pintxo poteoa herriko bi tabernetan eta Larrunarri elkartean.

Pintxo potea

Pintxo poteoa herriko bi tabernetan eta Larrunarri elkartean.


19:15

Climax, filma

Leidor antzokia, Tolosa

Zine foruma. Jatorrizko bertsioan, gaztelerazko azpidatziekin. Bi saio: 19:15 eta 21:45. 90. hamarkadara eramango gaitu hogei gazte dantzariren inguruko istorio honek. Hiru eguneko jardunaldi batzuetan elkartuko dira gazteak, haien azken dantza egin eta ospakizun jai batean murgiltzeko gero. Giroa guztiz gaiztotuko da bat-batean, eta gazteak seguru dira drogaren efektupean daudenaz. Ez dakite, ordea, nork drogatu dituen

Climax, filma Leidor antzokia

Zine foruma. Jatorrizko bertsioan, gaztelerazko azpidatziekin. Bi saio: 19:15 eta 21:45.

90. hamarkadara eramango gaitu hogei gazte dantzariren inguruko istorio honek. Hiru eguneko jardunaldi batzuetan elkartuko dira gazteak, haien azken dantza egin eta ospakizun jai batean murgiltzeko gero. Giroa guztiz gaiztotuko da bat-batean, eta gazteak seguru dira drogaren efektupean daudenaz. Ez dakite, ordea, nork drogatu dituen


19:30

Txiki Keixetaren erakusketaren inaugurazioa

Inazio Urruzola txakolindegia, Alkiza

Fagus Alkiza interpretazio zentroaren bosgarren urteurrenaren harira sortu den Sormenaren Kabia bekari esker egindako lanak erakutsiko ditu txakolindegian.

Txiki Keixetaren erakusketaren inaugurazioa Inazio Urruzola txakolindegia

Fagus Alkiza interpretazio zentroaren bosgarren urteurrenaren harira sortu den Sormenaren Kabia bekari esker egindako lanak erakutsiko ditu txakolindegian.



10:00
19:00

Txotxongilo animatuak

Topic, Tolosa

Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da.  Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten  panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.

Txotxongilo animatuak Topic

Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. 

Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten  panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.



17:30
20:30

13 + 1 Migrazio eta zainketa bideak erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

Abenduak 14, 18:00etan, irekiera solasaldia: Zaintzak, Migrazioak eta partekatutako erantzukizunei” Parte hartzaileak: Emilia Larrondo de Martino, emakume migratzaileen lan eskubideen alorreko erantzun politikoari buruz egindako ikerketaren ondorioak aurkeztuko ditu. Cony Carranza Castro, soziologoa eta Getxon Emakume Migratzaileen Topaketen dinamizatzailea. Abenduak 10 Giza Eskubideen Eguna eta abenduak 18, Pertsona Migratzaileen Egunaren harira antolatu du erakusketa, Tolosaldea Garatzen garapen agentziak.

13 + 1 Migrazio eta zainketa bideak erakusketa Aranburu jauregia

Abenduak 14, 18:00etan, irekiera solasaldia: Zaintzak, Migrazioak eta partekatutako erantzukizunei

Parte hartzaileak:

Emilia Larrondo de Martino, emakume migratzaileen lan eskubideen alorreko erantzun politikoari buruz egindako ikerketaren ondorioak aurkeztuko ditu.

Cony Carranza Castro, soziologoa eta Getxon Emakume Migratzaileen Topaketen dinamizatzailea.

Abenduak 10 Giza Eskubideen Eguna eta abenduak 18, Pertsona Migratzaileen Egunaren harira antolatu du erakusketa, Tolosaldea Garatzen garapen agentziak.



17:30
20:30

T + T erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

Tolosa eta Tafallako 60 argazkiz osatuta argazki erakusketa da, Targazkik taldeak Tafallako argazki taldearekin antolatuta.

T + T erakusketa Aranburu jauregia

Tolosa eta Tafallako 60 argazkiz osatuta argazki erakusketa da, Targazkik taldeak Tafallako argazki taldearekin antolatuta.



11:00
20:30

Merkatu solidarioa

Parrokiko lokala, Ibarra

Eguberri ospakizunen inguruan, berriro hiru misio lurretarako diru laguntza jator bat lortzea du helburu merkatu solidarioak. Ekuador, Honduras, eta Indiara bideratzeko dirua lortu nahi da. Merkatu Solidarioa irekita egongo da: 16tik 23ra, 11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:30era astegunez, eta igandeetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara. Dendariei eta herritarrei deia egiten zaie zenbait gauza oparitu ditzaten gero salgai jartzeko. Eramateko egunak, 10etik 15era izango da aukera, 17:00etatik  20:30era.   Eskupekoren bat eman nahi izanez gero kontu zenbaki honetan: 2095 5043 97 1062974919

Merkatu solidarioa Parrokiko lokala
Eguberri ospakizunen inguruan, berriro hiru misio lurretarako diru laguntza jator bat lortzea du helburu merkatu solidarioak. Ekuador, Honduras, eta Indiara bideratzeko dirua lortu nahi da.
Merkatu Solidarioa irekita egongo da: 16tik 23ra, 11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:30era astegunez, eta igandeetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara.
Dendariei eta herritarrei deia egiten zaie zenbait gauza oparitu ditzaten gero salgai jartzeko. Eramateko egunak, 10etik 15era izango da aukera, 17:00etatik  20:30era.
 
Eskupekoren bat eman nahi izanez gero kontu zenbaki honetan: 2095 5043 97 1062974919


HIMALAIA: natura, gizakia eta kultura

Fagus Alkiza, Alkiza

Arri Zugarramurdi argazkilaria Alex Txikon mendizalearekin batera izan zen Himalaian. Bertako paisaiek eta espedizioan ezagututako pertsonek liluratuta utzi zuten eta noiz itzuliko zain dago. Himalaian jasotako irudien artean, natura, gizakia eta bien arteko harremanetik sortzen den kultura islatzen duten argazkien aukeraketa egin du  Zugarramurdik Fagus Alkiza interpretazio zentrorako. Himalaia mendiak bertakoengan zein atzerriko mendizaleengan eragiten duen miresmena eta errespetua ulertzeko aukera izango da. Abenduaren 17an, 18:00etan irekiko dituzte ateak.

HIMALAIA: natura, gizakia eta kultura Fagus Alkiza

Arri Zugarramurdi argazkilaria Alex Txikon mendizalearekin batera izan zen Himalaian. Bertako paisaiek eta espedizioan ezagututako pertsonek liluratuta utzi zuten eta noiz itzuliko zain dago. Himalaian jasotako irudien artean, natura, gizakia eta bien arteko harremanetik sortzen den kultura islatzen duten argazkien aukeraketa egin du  Zugarramurdik Fagus Alkiza interpretazio zentrorako. Himalaia mendiak bertakoengan zein atzerriko mendizaleengan eragiten duen miresmena eta errespetua ulertzeko aukera izango da.

Abenduaren 17an, 18:00etan irekiko dituzte ateak.



18:00
20:30

Jaiotzen erakusketa

Gurea erakusketa gela, Amasa-Villabona

Astelehenetik ostiralera: 18:00etatik 20:30era.Larunbatetan: 11:30etik 14:00etara.

Jaiotzen erakusketa Gurea erakusketa gela

Astelehenetik ostiralera: 18:00etatik 20:30era.
Larunbatetan: 11:30etik 14:00etara.