Asteazkena, abenduak 19

17:30

Tailerra

Plazida Otaño liburutegia, Zizurkil

Gabonetako apaingarrien tailerra izango da, eta birziklapena bultzatzeko ekimena da,  familia osoarentzat.

Tailerra Plazida Otaño liburutegia

Gabonetako apaingarrien tailerra izango da, eta birziklapena bultzatzeko ekimena da,  familia osoarentzat.

18:30

Eguberritako emanaldiak

Elizpe zinea, Alegia

Loatzo Musika Eskolako ikasleen emanaldia izango da.

Eguberritako emanaldiak Elizpe zinea

Loatzo Musika Eskolako ikasleen emanaldia izango da.

18:30

Eguberritako emanaldiak

Eliza, Aduna

Loatzo Musika Eskolako ikasleen emanaldia izango da.

Eguberritako emanaldiak Eliza

Loatzo Musika Eskolako ikasleen emanaldia izango da.

18:30

Alkiza&Hernio. 150 milioi urteko kontuak, hitzaldia

Fagus Alkiza, Alkiza

Koldo Nuñez geologian doktoreak eskainiko du hitzaldia. Hernio-Gazume orain bost urte Kontserbazio Bereziko Eremu izendatua izan zen ofizialki. Bere barruan natur ondare izugarria du, besteak beste, babestutako hainbat fauna eta flora espezie aurkituko ditugu bertako lurretan (sai arrea, sai zuria, intsektu xilofagoak, saguzarrak eta abar). Alkizan badira ordea, horren ezagunak ez diren beste zenbait altxor, esate baterako, munduan bakarra den ilargi esnea deituriko formazio geologikoa. Mondmilch edo ilargi esne deituriko formazio geologikoa aurkitu zuten Aranzadi Zientzia Elkarteko espeleologoek 2004an; oraingoz, ezagutzen den ilargi esnearen erreka likido bakarra da, munduan. Bitxikeria honi buruzko eta oro har Hernio-Gazumek geologiko dituen berezitasunei buruzko azalpenak emango ditu Koldo Nuñezek

Alkiza&Hernio. 150 milioi urteko kontuak, hitzaldia Fagus Alkiza

19:00

Irakurle Taldea

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Galtzaundi Euskara Taldearen irakurketa taldean Karlos Linazasororen 6012 liburua izango dute hizketagai, Yurre Ugartek dinamizatuta.

Irakurle Taldea Tolosako kultur etxea

Galtzaundi Euskara Taldearen irakurketa taldean Karlos Linazasororen 6012 liburua izango dute hizketagai, Yurre Ugartek dinamizatuta.

20:00

Aralarri buruzko hitzaldia

Goibegi eraikina, Abaltzisketa

Joxean Mujika arkeologo eta historian doktorearen eskutik.

Aralarri buruzko hitzaldia Goibegi eraikina

Joxean Mujika arkeologo eta historian doktorearen eskutik.

10:00
19:00

Txotxongilo animatuak

Topic, Tolosa

Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da.  Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten  panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.

Txotxongilo animatuak Topic

Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. 

Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten  panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.

17:30
20:30

13 + 1 Migrazio eta zainketa bideak erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

Abenduak 14, 18:00etan, irekiera solasaldia: Zaintzak, Migrazioak eta partekatutako erantzukizunei” Parte hartzaileak: Emilia Larrondo de Martino, emakume migratzaileen lan eskubideen alorreko erantzun politikoari buruz egindako ikerketaren ondorioak aurkeztuko ditu. Cony Carranza Castro, soziologoa eta Getxon Emakume Migratzaileen Topaketen dinamizatzailea. Abenduak 10 Giza Eskubideen Eguna eta abenduak 18, Pertsona Migratzaileen Egunaren harira antolatu du erakusketa, Tolosaldea Garatzen garapen agentziak.

13 + 1 Migrazio eta zainketa bideak erakusketa Aranburu jauregia

Abenduak 14, 18:00etan, irekiera solasaldia: Zaintzak, Migrazioak eta partekatutako erantzukizunei

Parte hartzaileak:

Emilia Larrondo de Martino, emakume migratzaileen lan eskubideen alorreko erantzun politikoari buruz egindako ikerketaren ondorioak aurkeztuko ditu.

Cony Carranza Castro, soziologoa eta Getxon Emakume Migratzaileen Topaketen dinamizatzailea.

Abenduak 10 Giza Eskubideen Eguna eta abenduak 18, Pertsona Migratzaileen Egunaren harira antolatu du erakusketa, Tolosaldea Garatzen garapen agentziak.

17:30
20:30

T + T erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

Tolosa eta Tafallako 60 argazkiz osatuta argazki erakusketa da, Targazkik taldeak Tafallako argazki taldearekin antolatuta.

T + T erakusketa Aranburu jauregia

Tolosa eta Tafallako 60 argazkiz osatuta argazki erakusketa da, Targazkik taldeak Tafallako argazki taldearekin antolatuta.

11:00
20:30

Merkatu solidarioa

Parrokiko lokala, Ibarra

Eguberri ospakizunen inguruan, berriro hiru misio lurretarako diru laguntza jator bat lortzea du helburu merkatu solidarioak. Ekuador, Honduras, eta Indiara bideratzeko dirua lortu nahi da. Merkatu Solidarioa irekita egongo da: 16tik 23ra, 11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:30era astegunez, eta igandeetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara. Dendariei eta herritarrei deia egiten zaie zenbait gauza oparitu ditzaten gero salgai jartzeko. Eramateko egunak, 10etik 15era izango da aukera, 17:00etatik  20:30era.   Eskupekoren bat eman nahi izanez gero kontu zenbaki honetan: 2095 5043 97 1062974919

Merkatu solidarioa Parrokiko lokala
Eguberri ospakizunen inguruan, berriro hiru misio lurretarako diru laguntza jator bat lortzea du helburu merkatu solidarioak. Ekuador, Honduras, eta Indiara bideratzeko dirua lortu nahi da.
Merkatu Solidarioa irekita egongo da: 16tik 23ra, 11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:30era astegunez, eta igandeetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara.
Dendariei eta herritarrei deia egiten zaie zenbait gauza oparitu ditzaten gero salgai jartzeko. Eramateko egunak, 10etik 15era izango da aukera, 17:00etatik  20:30era.
 
Eskupekoren bat eman nahi izanez gero kontu zenbaki honetan: 2095 5043 97 1062974919

HIMALAIA: natura, gizakia eta kultura

Fagus Alkiza, Alkiza

Arri Zugarramurdi argazkilaria Alex Txikon mendizalearekin batera izan zen Himalaian. Bertako paisaiek eta espedizioan ezagututako pertsonek liluratuta utzi zuten eta noiz itzuliko zain dago. Himalaian jasotako irudien artean, natura, gizakia eta bien arteko harremanetik sortzen den kultura islatzen duten argazkien aukeraketa egin du  Zugarramurdik Fagus Alkiza interpretazio zentrorako. Himalaia mendiak bertakoengan zein atzerriko mendizaleengan eragiten duen miresmena eta errespetua ulertzeko aukera izango da. Abenduaren 17an, 18:00etan irekiko dituzte ateak.

HIMALAIA: natura, gizakia eta kultura Fagus Alkiza

Arri Zugarramurdi argazkilaria Alex Txikon mendizalearekin batera izan zen Himalaian. Bertako paisaiek eta espedizioan ezagututako pertsonek liluratuta utzi zuten eta noiz itzuliko zain dago. Himalaian jasotako irudien artean, natura, gizakia eta bien arteko harremanetik sortzen den kultura islatzen duten argazkien aukeraketa egin du  Zugarramurdik Fagus Alkiza interpretazio zentrorako. Himalaia mendiak bertakoengan zein atzerriko mendizaleengan eragiten duen miresmena eta errespetua ulertzeko aukera izango da.

Abenduaren 17an, 18:00etan irekiko dituzte ateak.