Astelehena, abenduak 17



12:00

Umeen Eguna

Abaltzisketa

Amezketako Oteiza-Goikoa artegira eta gaztandegira bisita.

Umeen Eguna

Amezketako Oteiza-Goikoa artegira eta gaztandegira bisita.


12:30

Liburu aurkezpena

Plazida Otaño liburutegia, Zizurkil

Hamaika hitz irudidun liburuxkaren aurkezpena izango da. Liburutegia eta herriko hiru ikastetxeen arteko elkarlanaz burutu da. Euskal irudigileen lana gorazarri eta haurrek, bere izenak eta lanak ezagutu ditzaten. "Hitza eta irudia elkartuz, gure euskal hitza dotoretu egin dugu, gure artisten arteaz".  

Liburu aurkezpena Plazida Otaño liburutegia

Hamaika hitz irudidun liburuxkaren aurkezpena izango da.

Liburutegia eta herriko hiru ikastetxeen arteko elkarlanaz burutu da. Euskal irudigileen lana gorazarri eta haurrek, bere izenak eta lanak ezagutu ditzaten. "Hitza eta irudia elkartuz, gure euskal hitza dotoretu egin dugu, gure artisten arteaz".

 


18:00

Odol ematea

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Hileroko odol-ateratzea izango da, Topagunea gelan (1.solairuan).

Odol ematea Tolosako kultur etxea

Hileroko odol-ateratzea izango da, Topagunea gelan (1.solairuan).


18:30

Eguberritako emanaldiak

Elbarrenako eliza, Zizurkil

Loatzo Musika Eskolako ikasleen emanaldia izango da.

Eguberritako emanaldiak Elbarrenako eliza

Loatzo Musika Eskolako ikasleen emanaldia izango da.


18:30

Eguberritako emanaldiak

Eliza, Anoeta

Loatzo Musika Eskolako ikasleen emanaldia izango da.

Eguberritako emanaldiak Eliza

Loatzo Musika Eskolako ikasleen emanaldia izango da.


19:00

Solasaldia

Batzarremuño, Altzo

Gasoila, gasolina edo elektrikoa... Nolakoa izango da etorkizuneko ibilgailua eta zein erabilpen izango du?, Jokin Aldazabal, Euskadi Irratiko Ekosfera saioko arduradunaren eta Javier Oskoz, Don Boscoko automozio eta marketing arduradunaren eskutik.

Solasaldia Batzarremuño

Gasoila, gasolina edo elektrikoa... Nolakoa izango da etorkizuneko ibilgailua eta zein erabilpen izango du?, Jokin Aldazabal, Euskadi Irratiko Ekosfera saioko arduradunaren eta Javier Oskoz, Don Boscoko automozio eta marketing arduradunaren eskutik.


20:30

Jainkoak ez dit barkatzen, filma

Leidor antzokia, Tolosa

Ikuslearen eguna. Aurkezpena eta solasaldia izango dira zuzendariarekin. Jatorrizko bertsioan, gaztelerazko azpidatziekin. Lezo Urreiztieta XVI. mendeko pirata zen, okerrez 1907. urtean jaioa. Bere bizia arriskuan jarri, eta ehunka pertsonena salbatu zuen; Euskal Herriaren askatasuna negoziatu zuen atzerritar gobernuekin; Bilbon armaz betetako 17 itsasontzi sartu zituen Gerra Zibilean; Franco akabatzear egon zen… Hura hil eta berrogei urtera, Martin Ugalde idazlearen magnetofonoak haren historia sinestezina ezagutaraziko digu, protagonistaren beraren ahotsaren bitartez.

Jainkoak ez dit barkatzen, filma Leidor antzokia

Ikuslearen eguna. Aurkezpena eta solasaldia izango dira zuzendariarekin.

Jatorrizko bertsioan, gaztelerazko azpidatziekin.

Lezo Urreiztieta XVI. mendeko pirata zen, okerrez 1907. urtean jaioa. Bere bizia arriskuan jarri, eta ehunka pertsonena salbatu zuen; Euskal Herriaren askatasuna negoziatu zuen atzerritar gobernuekin; Bilbon armaz betetako 17 itsasontzi sartu zituen Gerra Zibilean; Franco akabatzear egon zen… Hura hil eta berrogei urtera, Martin Ugalde idazlearen magnetofonoak haren historia sinestezina ezagutaraziko digu, protagonistaren beraren ahotsaren bitartez.


21:00

Bohemian Rhapsody filma

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

Ikuslearen eguna.

Bohemian Rhapsody filma Gurea antzokia

Ikuslearen eguna.



10:00
19:00

Txotxongilo animatuak

Topic, Tolosa

Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da.  Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten  panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.

Txotxongilo animatuak Topic

Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. 

Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten  panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.



17:30
20:30

13 + 1 Migrazio eta zainketa bideak erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

Abenduak 14, 18:00etan, irekiera solasaldia: Zaintzak, Migrazioak eta partekatutako erantzukizunei” Parte hartzaileak: Emilia Larrondo de Martino, emakume migratzaileen lan eskubideen alorreko erantzun politikoari buruz egindako ikerketaren ondorioak aurkeztuko ditu. Cony Carranza Castro, soziologoa eta Getxon Emakume Migratzaileen Topaketen dinamizatzailea. Abenduak 10 Giza Eskubideen Eguna eta abenduak 18, Pertsona Migratzaileen Egunaren harira antolatu du erakusketa, Tolosaldea Garatzen garapen agentziak.

13 + 1 Migrazio eta zainketa bideak erakusketa Aranburu jauregia

Abenduak 14, 18:00etan, irekiera solasaldia: Zaintzak, Migrazioak eta partekatutako erantzukizunei

Parte hartzaileak:

Emilia Larrondo de Martino, emakume migratzaileen lan eskubideen alorreko erantzun politikoari buruz egindako ikerketaren ondorioak aurkeztuko ditu.

Cony Carranza Castro, soziologoa eta Getxon Emakume Migratzaileen Topaketen dinamizatzailea.

Abenduak 10 Giza Eskubideen Eguna eta abenduak 18, Pertsona Migratzaileen Egunaren harira antolatu du erakusketa, Tolosaldea Garatzen garapen agentziak.



17:30
20:30

T + T erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

Tolosa eta Tafallako 60 argazkiz osatuta argazki erakusketa da, Targazkik taldeak Tafallako argazki taldearekin antolatuta.

T + T erakusketa Aranburu jauregia

Tolosa eta Tafallako 60 argazkiz osatuta argazki erakusketa da, Targazkik taldeak Tafallako argazki taldearekin antolatuta.



11:00
20:30

Merkatu solidarioa

Parrokiko lokala, Ibarra

Eguberri ospakizunen inguruan, berriro hiru misio lurretarako diru laguntza jator bat lortzea du helburu merkatu solidarioak. Ekuador, Honduras, eta Indiara bideratzeko dirua lortu nahi da. Merkatu Solidarioa irekita egongo da: 16tik 23ra, 11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:30era astegunez, eta igandeetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara. Dendariei eta herritarrei deia egiten zaie zenbait gauza oparitu ditzaten gero salgai jartzeko. Eramateko egunak, 10etik 15era izango da aukera, 17:00etatik  20:30era.   Eskupekoren bat eman nahi izanez gero kontu zenbaki honetan: 2095 5043 97 1062974919

Merkatu solidarioa Parrokiko lokala
Eguberri ospakizunen inguruan, berriro hiru misio lurretarako diru laguntza jator bat lortzea du helburu merkatu solidarioak. Ekuador, Honduras, eta Indiara bideratzeko dirua lortu nahi da.
Merkatu Solidarioa irekita egongo da: 16tik 23ra, 11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:30era astegunez, eta igandeetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara.
Dendariei eta herritarrei deia egiten zaie zenbait gauza oparitu ditzaten gero salgai jartzeko. Eramateko egunak, 10etik 15era izango da aukera, 17:00etatik  20:30era.
 
Eskupekoren bat eman nahi izanez gero kontu zenbaki honetan: 2095 5043 97 1062974919


HIMALAIA: natura, gizakia eta kultura

Fagus Alkiza, Alkiza

Arri Zugarramurdi argazkilaria Alex Txikon mendizalearekin batera izan zen Himalaian. Bertako paisaiek eta espedizioan ezagututako pertsonek liluratuta utzi zuten eta noiz itzuliko zain dago. Himalaian jasotako irudien artean, natura, gizakia eta bien arteko harremanetik sortzen den kultura islatzen duten argazkien aukeraketa egin du  Zugarramurdik Fagus Alkiza interpretazio zentrorako. Himalaia mendiak bertakoengan zein atzerriko mendizaleengan eragiten duen miresmena eta errespetua ulertzeko aukera izango da. Abenduaren 17an, 18:00etan irekiko dituzte ateak.

HIMALAIA: natura, gizakia eta kultura Fagus Alkiza

Arri Zugarramurdi argazkilaria Alex Txikon mendizalearekin batera izan zen Himalaian. Bertako paisaiek eta espedizioan ezagututako pertsonek liluratuta utzi zuten eta noiz itzuliko zain dago. Himalaian jasotako irudien artean, natura, gizakia eta bien arteko harremanetik sortzen den kultura islatzen duten argazkien aukeraketa egin du  Zugarramurdik Fagus Alkiza interpretazio zentrorako. Himalaia mendiak bertakoengan zein atzerriko mendizaleengan eragiten duen miresmena eta errespetua ulertzeko aukera izango da.

Abenduaren 17an, 18:00etan irekiko dituzte ateak.