Arratsalde-pasa: Mahai jokoak, bakarlaria, pintxo-potea...
Adin guztientzako mendi ibilaldia, plazatik abiatuta, herriko mugak ezagutzeko.
11:00. Halterofiliako XXV. Gabonetako torneoa Intxaur frontoian.16:00. 3x3 saskibaloi txapelketa Ugare auzoko kantxan.
Loatzo Musika Eskolako ikasleen emanaldia izango da Eresargi eta Eresargi Txiki abesbatzarekin batera.
Orendainen herri batzarra egingo dute, 12:00etan, udaletxean. Aurreko urteetan egin moduan, etxe bakoitzetik ordezkari bat gutxienez joateko deialdia egin du udalak.
Anabelen herriko presoaren urtebetetzea dela eta argazki aterako da eta hamaiketakoa egingo dute.
Haur zinema, hiru dimentsioan.
Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.
Abenduak 14, 18:00etan, irekiera solasaldia: Zaintzak, Migrazioak eta partekatutako erantzukizunei” Parte hartzaileak: Emilia Larrondo de Martino, emakume migratzaileen lan eskubideen alorreko erantzun politikoari buruz egindako ikerketaren ondorioak aurkeztuko ditu. Cony Carranza Castro, soziologoa eta Getxon Emakume Migratzaileen Topaketen dinamizatzailea. Abenduak 10 Giza Eskubideen Eguna eta abenduak 18, Pertsona Migratzaileen Egunaren harira antolatu du erakusketa, Tolosaldea Garatzen garapen agentziak.
Bigarren Eskuko Materialaren Azoka. Soberan edo erabiltzen ezi diren gauzei etekina ateratzeko azoka izango da. Ateratzen den dirua Etiopiako Wukro herrira bidaliko dute.
Tolosa eta Tafallako 60 argazkiz osatuta argazki erakusketa da, Targazkik taldeak Tafallako argazki taldearekin antolatuta.
Eguberri ospakizunen inguruan, berriro hiru misio lurretarako diru laguntza jator bat lortzea du helburu merkatu solidarioak. Ekuador, Honduras, eta Indiara bideratzeko dirua lortu nahi da. Merkatu Solidarioa irekita egongo da: 16tik 23ra, 11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:30era astegunez, eta igandeetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara. Dendariei eta herritarrei deia egiten zaie zenbait gauza oparitu ditzaten gero salgai jartzeko. Eramateko egunak, 10etik 15era izango da aukera, 17:00etatik 20:30era. Eskupekoren bat eman nahi izanez gero kontu zenbaki honetan: 2095 5043 97 1062974919