Tolosaldeko Duintasuna erretiratu eta pentsiodunen elkarteak eskainiko du hitzaldia.
Hûzuki, La librería de Mitsuko liburua izango da Irakurketa Klubak hilabete honetan jorratuko duen liburua. Saioa gaztelaniaz izango da, eta dinamizatzaile lanak Monica Leivak egingo ditu.
Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.
Bigarren Eskuko Materialaren Azoka egingo da eta soberan edo erabiltzen ezi diren gauzei etekina ateratzeko azoka izango denez, materiala biltzeko egunak izango dira: arropak, jostailuak, liburuak, altzariak... Ateratzen den dirua Etiopiako Wukro herrira bidaliko dute.