1946. Arima askeko idazlea da Juliet Ashton protagonista. Bigarren Mundu Gerra osteko Guernsey Islanden bizi da, eta harreman estu eta berezia eraiki du bertako biztanleekin. Egun batez, lurraldeko biztanleen esperientziak biltzen hasiko da hurrengo liburu baterako.
Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.
Euskal Herri osoko 19 artisten erakusketa aurkezten du Azken Muga egitasmoak.,