Aldabara autoz igo eta Santamañarako bidea egingo dute. Santamañan hamaiketakoa egin eta autobusez egingo dute Alegiarako bidea. Izena azaroaren 19a baino lehen eman beharko da, kultur etxean, whatsapp bidez edo alegiakomendiasanblada@gmail.com helbidera idatzita. Helduek 10 euro eta haurrek 5 euro ordaindu beharko dute.
09:00. Uzturrera ibilaldia eta hamaiketakoa itzuleran partaideentzat.18:30. Talojana Solastoki Jubilatuen Elkarteko tabernan.Ondoren. Izer eta Alabierren eskutik erromeria.
12:00. Kantu jira egingo dute euskal kantuak abestuz, Bidaniako frontoitik abiatuta.14:30. Kantu bazkaria, Saiaz elkartean. Postrearekin batera, euskal kantak abestuko dira. Bazkarirako izen ematea, azaroaren 25a baino lehen egin beharko da. (652733060 edo 625707094).
Joxe Etxeberria Sagastume Beltzaren heriotzaren 45. urteurrena dela eta izango da ekitaldia.
12:30. Meza San Juan elizan.Ondoren. Igeldoko Lezkarri abesbatzaren kontzertua.14:00. Bazkaria, herriko tabernan soinu jotzaileekin. Izena emateko azken eguna azaroaren 28a izango da, udaletxera deituta: 943 67 43 66.
12:30. La ou vont danser le bete, Zerkausian. 17:00. Kontukantari 2, Leidorren. 17:30/19:30/21:30. Girovago Rondella, Euskal Herria plazan.18:30. Sopa de estrellas, Topic-en18:30/20:30. Antipodi, Euskal Herria plazan.
18:00-20:00. Egutegirako argazki aukeraketa. 18:00. Talo eta gaztaina jatea Katillutxulo elkartean.
Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.
Euskal Herri osoko 19 artisten erakusketa aurkezten du Azken Muga egitasmoak.,