Utzi platera eta oinez kalera izeneko hitzaldia eskainiko dute, ostegunean, Ibarrako anbulatorioan lan egiten duten Isabel Vega eta Begoña Azkolain erizainek.
17:30. Txistularien kalejira, Arroatik Erreboteko plazara. Ondoren, dultzaineroen kalejira, Txerminetik Erreboteko plazara. 18:30. Erreboteko plazan bilduko dira denak, eta kalejira bat egingo dute elkarrekin. Ondoren, txokolatea denentzat doan. Antolatzaileak: Loatzo Musika Eskola eta Villabonako Udala,
Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira ikusi ahal izango da, eta jarraian, solasaldia izango da protagonistetako batekin.
Kalejira Loatzo musika eskolatik plazaraino, eta jarraian txokolate jatea, Ateaga elkarteak prestaturik. Ondoren. Euskaraldiaren hasiera.
Loatzo Musika Eskolako ikasleen kalejira Zizurkil Goiko kaleetan zehar eta instrumentuen kontzertua Zimiterioan. Ondoren. Euskaraldiari hasiera emateko etxafuego traka.
2019ko aurrekontuetarako proposamenak egiteko bilera izango da. Online ere egiteko aukera egongo da.
EH Bilduko Juan Karlos Izagirre eta Andu Martinez de Rituerto hautagaien aurkezpen ekitaldia izango da.
Zine forumean, bi saio: 19:15 eta 21:45. Jatorrizko bertsioan, gaztelerazko azpidatziekin.
Andoni Arregi eta Imanol Amundarainen Madagaskar, eskalada aitzaki emanaldia.
Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.
Euskal Herri osoko 19 artisten erakusketa aurkezten du Azken Muga egitasmoak.,
Ander Ortiz de Muruaren erakusketa. Azaroaren 16an, 19:00etan, erakusketaren inaugurazioa egingo da eta Metamorfosis deituriko emanaldia eskainiko du. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:30era. Larunbatetan, 11:30etik 14:00etara.
11. argazki rally-ko lanen erakusketa. Ostiralean sari banaketa 20:00tan.