08:00. Gure Kaiola elkarteak antolatuta, XXXII. Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoaren hasiera, Trianguloan.14:30. Herri bazkaria, Zerkausian.16:30. Tolosako Babarrunaren XXXII. Lehiaketa gastronomikoaren sari banaketa, Zerkausian.
Altzo Azpiko errotatik abiatuko da antzerki herrikoia, Altzo Muinoko plazan amaitzeko. 10:30ean, Altzoko plazatik, oinez, Altzo Azpira. Kotxeak Altzo muinon uztea komeni da, amaieran jasotzeko.
Celia Nadal eta Javier Manzanera aktoreak igoko dira taula gainera. Gaztelaniaz. Sarrera: 10 euro.
Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.
Euskal Herri osoko 19 artisten erakusketa aurkezten du Azken Muga egitasmoak.,
Ander Ortiz de Muruaren erakusketa. Azaroaren 16an, 19:00etan, erakusketaren inaugurazioa egingo da eta Metamorfosis deituriko emanaldia eskainiko du. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:30era. Larunbatetan, 11:30etik 14:00etara.