Ostirala, azaroak 16



Hazparneko San Josepe Lizeoko ikasleak gurean izan dira

Hazparneko San Josepe Lizeoko mekanizazioko ikasleak gure ikasleekin batera hiru egun iraun duen elkar trukaketa bat burutu dute Tolosan. Denbora honetan tailerretan honako lan praktikak egin dituzte: artezgailu, elektrohigadura eta soldadurakoak. Elkarrekin kirol ekintzak ere garatu dituzte. Horretaz gain Ordizian kokatzen den Orkli enpresa eta Pasaiako Albaola itsas museoa ere ezagutzeko aukera izan zuten. Bere egonaldia Tolosa eta bere inguruak ezagutzeko eta mugaz bi aldeetako harremanak sendotzeko ere aukera paregabea izan da. Aurrera begira gure ikasleak ere Hazparnera joatea aurreikusten da antzeko egitaraua burutzeko. Proiektu hau PyireneFP egitasmoaren baitan burutu da eta bertako diru laguntza jaso du.

Hazparneko San Josepe Lizeoko ikasleak gurean izan dira Hazparneko San Josepe Lizeoko mekanizazioko ikasleak gure ikasleekin batera hiru egun iraun duen elkar trukaketa bat burutu dute Tolosan. Denbora honetan tailerretan honako lan praktikak egin dituzte: artezgailu, elektrohigadura eta soldadurakoak. Elkarrekin kirol ekintzak ere garatu dituzte. Horretaz gain Ordizian kokatzen den Orkli enpresa eta Pasaiako Albaola itsas museoa ere ezagutzeko aukera izan zuten. Bere egonaldia Tolosa eta bere inguruak ezagutzeko eta mugaz bi aldeetako harremanak sendotzeko ere aukera paregabea izan da. Aurrera begira gure ikasleak ere Hazparnera joatea aurreikusten da antzeko egitaraua burutzeko. Proiektu hau PyireneFP egitasmoaren baitan burutu da eta bertako diru laguntza jaso du.

17:30

Jolas kooperatiboen erakusketa

Plazida Otaño liburutegia, Zizurkil

Jolas Kooperatiboen erakustaldia izango da, Aitziber Cenzanoren eskutik. Zazpi urtetik gorakoentzako jokoak landuko dira, eta bertan parte hartzeko izena eman beharko da liburutegian edo udal bulegoetan.

Jolas kooperatiboen erakusketa Plazida Otaño liburutegia

Jolas Kooperatiboen erakustaldia izango da, Aitziber Cenzanoren eskutik.

Zazpi urtetik gorakoentzako jokoak landuko dira, eta bertan parte hartzeko izena eman beharko da liburutegian edo udal bulegoetan.


18:00

Alu Ulu, antzerki foroa

Elizpe zinema, Alegia

Arremanitz kooperatibaren eskutik.

Alu Ulu, antzerki foroa Elizpe zinema
Arremanitz kooperatibaren eskutik.

19:00

Aralar, Mundua leku den lurra, dokumentala

Udaletxeko areto nagusia, Ikaztegieta

Zuzendariak: Garazi Auzmendi, Iban Toledo, Aloña Jauregi eta Ion Fontenla. Ondoren, solasaldia.

Aralar, Mundua leku den lurra, dokumentala Udaletxeko areto nagusia

Zuzendariak: Garazi Auzmendi, Iban Toledo, Aloña Jauregi eta Ion Fontenla. Ondoren, solasaldia.


19:30

Amezketako Kultur Hamabostaldia

Amezketa

19:30. Iñaki Etxezarraga Etxe eta Iban Gurrutxagaren kontzertu akustikoa, kultur etxeko aretoan.20:30. Talo jatea, Larrunarri frontoian, DBH4ko ikasleek antolatuta, Gaztelekuko gazteen laguntza izango dute.

Amezketako Kultur Hamabostaldia

19:30. Iñaki Etxezarraga Etxe eta Iban Gurrutxagaren kontzertu akustikoa, kultur etxeko aretoan.

20:30. Talo jatea, Larrunarri frontoian, DBH4ko ikasleek antolatuta, Gaztelekuko gazteen laguntza izango dute.


19:30

Tolosako Babarrunaren Festa

Tolosa

Tolosako Babarrunaren Kofradiaren kapitulua eta ohorezko kideen izendatzea, udaletxeko batzar aretoan, herritarrei irekia.

Tolosako Babarrunaren Festa

Tolosako Babarrunaren Kofradiaren kapitulua eta ohorezko kideen izendatzea, udaletxeko batzar aretoan, herritarrei irekia.


20:30

Handia, filma

Eliza, Aduna

Handia filma eskainiko dute. Emanaldiaren ondoren filmean parte hartu duten aktore eta hainbat eragileren bisita izango dute eta haiekin solasaldia egiteko aukera izango da.

Handia, filma Eliza

Handia filma eskainiko dute. Emanaldiaren ondoren filmean parte hartu duten aktore eta hainbat eragileren bisita izango dute eta haiekin solasaldia egiteko aukera izango da.


22:00

Black is beltza, filma

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

Sarrera: 5,50 euro.

Black is beltza, filma Gurea antzokia

Sarrera: 5,50 euro.


22:00

Gertrudis-en lagunak, emanaldia

Amarozko Auzo Etxea, Tolosa

Pollo Rosa Produkzioak-en eskutik.

Gertrudis-en lagunak, emanaldia Amarozko Auzo Etxea

Pollo Rosa Produkzioak-en eskutik.


22:30

Eztanda eta Rodeo, kontzertuk

Bonberenea, Tolosa

Sarrera: 8 euro.

Eztanda eta Rodeo, kontzertuk Bonberenea

Sarrera: 8 euro.


22:30

Gera Sexatu eta Physis Band

Alegiako Gaztetxea, Alegia

Alegiako Gaztetxeak 31 urte, ordago! egitarauaren barruan izango dira kontzertuak.

Gera Sexatu eta Physis Band Alegiako Gaztetxea

Alegiako Gaztetxeak 31 urte, ordago! egitarauaren barruan izango dira kontzertuak.



10:00
19:00

Txotxongilo animatuak

Topic, Tolosa

Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da.  Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten  panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.

Txotxongilo animatuak Topic

Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. 

Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten  panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.



Emeek emana erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan. 66 argazki, 1936tik aurrera ematen den testuinguru historikoan emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Bertan azaltzen dira bataila eremuaren, erbestearen, torturaren, espetxearen, errepresioaren eta bizi iraupenerako estrategien inguruko narrazio eta bizipenak, emakumearen ikuspegitik antolatutako egitura sozialerako planteamendu, borroka eta aktibismoaz batera. 

Emeek emana erakusketa Aranburu jauregia

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.

66 argazki, 1936tik aurrera ematen den testuinguru historikoan emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Bertan azaltzen dira bataila eremuaren, erbestearen, torturaren, espetxearen, errepresioaren eta bizi iraupenerako estrategien inguruko narrazio eta bizipenak, emakumearen ikuspegitik antolatutako egitura sozialerako planteamendu, borroka eta aktibismoaz batera. 



17:30
20:30

Arte KM 0. Hemengo eta gaurko eskultoreak

Aranburu jauregia, Tolosa

Euskal Herri osoko 19 artisten erakusketa aurkezten du Azken Muga egitasmoak.,

Arte KM 0. Hemengo eta gaurko eskultoreak Aranburu jauregia

Euskal Herri osoko 19 artisten erakusketa aurkezten du Azken Muga egitasmoak.,



18:00
20:30

Aldaket-art, erakusketa

Gurea erakusketa gela, Amasa-Villabona

Ander Ortiz de Muruaren erakusketa. Azaroaren 16an, 19:00etan, erakusketaren inaugurazioa egingo da eta Metamorfosis deituriko emanaldia eskainiko du. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:30era. Larunbatetan, 11:30etik 14:00etara.

Aldaket-art, erakusketa Gurea erakusketa gela

Ander Ortiz de Muruaren erakusketa.

Azaroaren 16an, 19:00etan, erakusketaren inaugurazioa egingo da eta Metamorfosis deituriko emanaldia eskainiko du.

Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:30era.

Larunbatetan, 11:30etik 14:00etara.