18:00. Uztartza aurrean, Euskaraldiaren informazio mahaia jarriko dute. 19:00. Ogiaren ibilia herritarren parte hartzearekin burutu den dokumentalaren estreinaldia egingo dute, elizan, pantaila handian. Emanaldiak, igandeko Herri Azoka egunean grabatutako irudi bilduma eta Euskaraldiaren ikus-entzunezkoa ere izango dira.
Ane Labaka, Antxoka Agirre, Beñat Muguruza, Harkaitz Zubiri eta Luzia Alberro izango dira hizlariak. Bertso saioa Agin Laburu eta Eli Pagola bertsolariekin. Sarrera doan.
19:00. Plazan, Euskaraldiako txapa jasotzea.20:00. Bea Egizabalen Ttak antzezlana, kultur etxeko aretoan.
Pul-pul Jardunaldi Gastronomikoaren barruan. Elikadura eta osasuna izango ditu hizketagai Jakoba Errekondo agronomoak. Ondoren, Errekondok hizpide izango duen osagai batekin showcooking bat egongo da. Tolosako Babarrun Kofradiak antolatuta.
Bi saio egongo dira: 19:15ean eta 21:45ean. Jatorrizko bertsioa eta azpitituluak gazteleraz.
Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan. 66 argazki, 1936tik aurrera ematen den testuinguru historikoan emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Bertan azaltzen dira bataila eremuaren, erbestearen, torturaren, espetxearen, errepresioaren eta bizi iraupenerako estrategien inguruko narrazio eta bizipenak, emakumearen ikuspegitik antolatutako egitura sozialerako planteamendu, borroka eta aktibismoaz batera.
Euskal Herri osoko 19 artisten erakusketa aurkezten du Azken Muga egitasmoak.,