06:00. Gazteen gosaria Amasa kafetegian, trikitilariek alaiturik. 14:30. Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean. 17:00. Soka dantza eta aurreskua plazan. Ondoren. Trikitilarien erromeria. 21:00. Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.
Maider Alcelay ipuin kontalaria ariko da, Bazen behin ipuin kontari ikuskizunarekin. 9 eta 11 urteko umeentzako saioa izango da ostegunekoa.
Beasaingo Ostadar Dantza Taldeak XIX. mendeko jantzi zibilak hitzaldia eskainiko du.
Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.
Haurrei zuzendutako literatur aretoa, irakurzaletasuna sustatu eta berdintasuna lantzen dituena. Ordutegia: 17:00-19:00.
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan. 66 argazki, 1936tik aurrera ematen den testuinguru historikoan emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Bertan azaltzen dira bataila eremuaren, erbestearen, torturaren, espetxearen, errepresioaren eta bizi iraupenerako estrategien inguruko narrazio eta bizipenak, emakumearen ikuspegitik antolatutako egitura sozialerako planteamendu, borroka eta aktibismoaz batera.