09:30. XXX. Abraham Olano Mendi Bizikleta Trabesia Herrikoia, Peña Olanok antolatuta. 11:00. Hamaiketakoa eta haur jolasak. 14:30. Bazkaria bertsolari eta trikitilariekin alaituta.
10:00. Diana txistularien eskutik. 11:00. Patata tortilla lehiaketa. 12:00. Gaztetxoen jolasak. 14:00. Kuadrilla bazkaria (kuadrilla bakoitzak ekarri beharrekoa) 15:30. Batukada tailerra. 17:00. Buruhandiak. 19:00. Jai amaiera.
12:00. Organo kontzertua Myriam Ulanga organo-jolearen eskutik, San Martin Toursekoaren elizan. 17:00. Kalean Otso, Etxean Uso: Antzerki emanaldia haurrentzat, Patata Tropikala taldearen eskutik, erabilera anitzeko gelan.
Jatorri ezberdinetako herritarrek beren kulturaren zati bat erakutsiko dute, eta postuez gain musika ere izango da.
12:00. Ttak Beatriz Egizabelen bakarrizketa izango da, Euskaraldiaren barruan, balio anitzeko gelan. Ondoren. Elkartean pintxoak izango dira, eta Euskaraldian izena eman nahi duenarentzat aukera izango da.
12:00. Musika, pintxoak eta proiektuaren aurkezpena.14:00. Bazkaria.16:00. Lur eta Endika kantautoreak.
Orendain arduraz kontsumitzen duen herria egitasmoa martxan du udalak, herritarren artean kontsumo jasangarria sustatzeko. Herritarren zalantzak argitzeko saioa izango da.
Biarritzen bizi den artista da Anne Broitman. Ia hogei urte daramatza erakusketetan bere lanak aurkezten, eta taldeko erakusketa askotan ere parte hartu izan du. Arte galeria ere ireki zuen, Galerie Anne Broitman.
Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.