16:00. Merienda Guraso Elkartearen eskutik, eskola atarian. 16:30. Bizikleta, patin eta patinete ginkanak eta sorpresa. 19:00. "Itzalitako kalabazen berpiztea: Gau Beltzaren ospakizunak Euskal Herrian" hitzaldia, Jaime Altuna antropologoaren eskutik.
17:00. Txokolate jatea. 18:30. Txupinazoa, TAKeko nesken eskutik. Buruhandiak eta dultzaineroak. 19:00. Pintxo-potea. 20:00. Tolosako bandaren kontzertua. 22:00. Zezen suzkoa. 23.00. 80. eta 90. hamarkadako DJ festa, mozorrotuta.
Orendain arduraz kontsumitzen duen herria egitasmoa martxan du udalak, herritarren artean kontsumo jasangarria sustatzeko. Herritarren zalantzak argitzeko saioa izango da.
Irakaslea: Izaskun Solagaistua Arza psikologoa. Hizkuntza: Euskara. Matrikula: 5 euro.
Haurrentzako antzezlana non aktore batek marrazki bizidunekin jokatzen duen. Sarrera: Doan.
Odola ematea bizitza ematea da lelopean dei egiten diete herritar guztiei odola ematera joateko.
Duela urtebete Errementari kalea Giro Kalea bezala izendatu zuten. 19:30. Kalejira Mulanbo taldearekin Errementari kalean. 20:30. Pintxo giro, Xirimiri txokolategian.
50. Tolosako Abesbatza Lehiaketan aurkeztuko duten lanaren entzunaldi irekia.
Pedro Pinhoren filma. Jatorrizko bertsioa, gazteleraz azpidatziekin. Gau batean, langileak konturatuko dira enpresako zuzendaritza lantegiko makinak eta gaiak lapurtzen ari dela. Horrez gain, ekoizpena hasteko antolatzen ari direnean, ezer ez egitera behartzen dituzte. Izan ere, langileak kanporatzeko prestatzen ari da zuzendaritza. Orduan, langileek erabakia hartuko dute: lantegia okupatuko dute, eta euren kabuz gobernatuko dute. Terratreme ekoiztetxe kooperatiboaren lana da filma, eta gaurko kapitalismoaren arazoak aztertu nahi ditu.
22:00. Sexeijentziak askatuz antzerkia, Bazen Behin Clownen eskutik.
Biarritzen bizi den artista da Anne Broitman. Ia hogei urte daramatza erakusketetan bere lanak aurkezten, eta taldeko erakusketa askotan ere parte hartu izan du. Arte galeria ere ireki zuen, Galerie Anne Broitman.
Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.