Nerea Mendizabal hizlari, "Eguneroko gatazkak".
Gipuzkoako emakume nekazarien bizimodua hobetzeko estrategia kolektiboak. Hizlariak: Edurne Pujana (DAITEKE Gizarte Aholkularitzaren laguntzarekin. Izena emateko: 688 817 915 (Jaione).
Ameli & Xirrikituen jostunek kontatuko dute ipuina, Elordi plazan (eguraldi kaxkarra bada Elordiko lokalean). Ordubeteko iraupena izango du saioak.
Liburutegia berritu dute eta ekitaldi berezi bat antolatu dute. Esther Poveda aktoreak izango du ekitalditxoa gidatzeko ardura.
Euskaraldiaren inguruko hitzaldi-tailerra eskainiko du UEMAko Imanol Harok.
Barry Manley umoregile irlandarrak hitzaldia emango du, urriaren 25ean, Ibarrako plazan dagoen Galtzaundi tabernan.
Pedro Pinhoren filma. Jatorrizko bertsioa, gazteleraz azpidatziekin. Gau batean, langileak konturatuko dira enpresako zuzendaritza lantegiko makinak eta gaiak lapurtzen ari dela. Horrez gain, ekoizpena hasteko antolatzen ari direnean, ezer ez egitera behartzen dituzte. Izan ere, langileak kanporatzeko prestatzen ari da zuzendaritza. Orduan, langileek erabakia hartuko dute: lantegia okupatuko dute, eta euren kabuz gobernatuko dute. Terratreme ekoiztetxe kooperatiboaren lana da filma, eta gaurko kapitalismoaren arazoak aztertu nahi ditu.
Tolosako Alkoholiko Anonimoen Uzturre taldeak bilera irekia egingo du, alkoholismoaren eta bere ondorio eta irtenbideen inguruan hitz egiteko. Alkoholismoari buruzko informazioa eskuratu nahi duen pertsona edo senide oro ongietorria izango da.
Hizlaria: Einar Eriksen, Children's Burn and Wound Care Foundation fundazioko sendagilea. Etiopiako zenbait lekutan haurrek erredura eta zauri larriak jasaten dituzte. Children's Burn and Wound Care Foundationek (haurren erredura eta zaurien zainketarako fundazioa) haur hauen ebakuntzak burutzen ditu, eguneroko bizitzan ahalik eta autonomoen izan daitezen.
iraupena: 150 min. Musika: Georges Bizet Eszenografia: Gale Edwards Musika zuzendaria: Brian Castles-Onion Sarrera: 7 euro aldez aurretik (Amasa eta Basajaun) eta 10 euro leihatilan.
Biarritzen bizi den artista da Anne Broitman. Ia hogei urte daramatza erakusketetan bere lanak aurkezten, eta taldeko erakusketa askotan ere parte hartu izan du. Arte galeria ere ireki zuen, Galerie Anne Broitman.
Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.