Mahai ingurua: Etxe Barruko zaintza, pobrezia eta babesik eza, Isabel Otxoarekin, EHUko irakaslea eta Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteko aholkularia. Alarguntza pentsioak: ageriko miseria, Maite Bilbaorekin, Euskadiko Emakume Alargunen Elkarteen Federazio eta CONFAVen konfederazioko lehendakaria.
Biarritzen bizi den artista da Anne Broitman. Ia hogei urte daramatza erakusketetan bere lanak aurkezten, eta taldeko erakusketa askotan ere parte hartu izan du. Arte galeria ere ireki zuen, Galerie Anne Broitman.
Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.