Ostirala, urriak 19

09:00

Mikologika 2018, perretxiko bilketa eta Txanpi On Fest

Tolosa

09:00. Tolosaldeko ikastetxeetako DBH 1. mailako ikasleak perretxikoak biltzera irtengo dira. Arratsaldean Aranzadiko kideek Tolosako Kultur Etxean sailkatuko dituzte. Helburua, onddoek eta perretxikoek zer garrantzi duten ezagutaraztea, funtsezko elementu baitira ekosistemetan eta bizitzaren zikloan. Era berean, onddo perretxiko eta inguru naturalaren garrantzia, haiei buruzko ezagutza eta haien aldeko errespetua eta maitasuna ikasleen artean zabaltzea da xedea. 18:30. Txanpi On Fest. Gazteentzat zuzendutako ekimena. Naparzubia eta Plaza Zaharra Pop Up espazio bat bihurtuko da eta bertan zuzeneko musika, DJ-ak, Food truck-ak eta zerbeza kuboak izango dira.

Mikologika 2018, perretxiko bilketa eta Txanpi On Fest

09:00. Tolosaldeko ikastetxeetako DBH 1. mailako ikasleak perretxikoak biltzera irtengo dira. Arratsaldean Aranzadiko kideek Tolosako Kultur Etxean sailkatuko dituzte.

Helburua, onddoek eta perretxikoek zer garrantzi duten ezagutaraztea, funtsezko elementu baitira ekosistemetan eta bizitzaren zikloan. Era berean, onddo perretxiko eta inguru naturalaren garrantzia, haiei buruzko ezagutza eta haien aldeko errespetua eta maitasuna ikasleen artean zabaltzea da xedea.

18:30. Txanpi On Fest. Gazteentzat zuzendutako ekimena. Naparzubia eta Plaza Zaharra Pop Up espazio bat bihurtuko da eta bertan zuzeneko musika, DJ-ak, Food truck-ak eta zerbeza kuboak izango dira.

17:30

Zeinu Hizkuntzako IX. Nazioarteko Zine Jaialdia

Topic, Tolosa

17:30. Ongi etorria. 18:00. Museoaren bisita. 19:30. Edgar Murilloren hitzaldia.  

Zeinu Hizkuntzako IX. Nazioarteko Zine Jaialdia Topic

17:30. Ongi etorria.

18:00. Museoaren bisita.

19:30. Edgar Murilloren hitzaldia.

18:00

Bilera irekia

Kultur etxea, Alegia

Sexu erasoen aurkako protokoloa garatzen jarraitzeko saio ireki bat egingo da, eta Kattalin Minerrek gidatuko du.

Bilera irekia Kultur etxea

Sexu erasoen aurkako protokoloa garatzen jarraitzeko saio ireki bat egingo da, eta Kattalin Minerrek gidatuko du.

18:00

Amestu Amezketa, bilera

Kultur etxea, Amezketa

Deliberazio saioen jarraipena izango da. Helburu eta proiektu nagusien mapeatzea.

Amestu Amezketa, bilera Kultur etxea

Deliberazio saioen jarraipena izango da. Helburu eta proiektu nagusien mapeatzea.

19:00

San Esteban auzoko XXXI. Kultur Astea

San Esteban auzoa, Tolosa

19.00. XVI. Patata tortila lehiaketa. Ondoren, luntxa. 22.00. Antzerkia: "Un ciprés en un desierto" (Zurrunka teatroren eskutik)

San Esteban auzoko XXXI. Kultur Astea San Esteban auzoa

19.00. XVI. Patata tortila lehiaketa.

Ondoren, luntxa.

22.00. Antzerkia: "Un ciprés en un desierto" (Zurrunka teatroren eskutik)

19:00

Batzar irekia

Udaletxea, Ikaztegieta

EH Bilduk batzar irekia egingo du pleno aretoan, 2019ko udal hauteskundeak direla eta.

Batzar irekia Udaletxea

EH Bilduk batzar irekia egingo du pleno aretoan, 2019ko udal hauteskundeak direla eta.

20:30

Iu-Female-Trip

Leidor antzokia, Tolosa

Dantza garaikidea, Lasala taldearen eskutik.

Iu-Female-Trip Leidor antzokia

Dantza garaikidea, Lasala taldearen eskutik.

20:30

Kontzertua

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

Tenpora musika taldearen bigarren diskoaren aurkezpena: "Itzulika". Kantuak pop-a eta jazz-a artean sortu, eta elektronika eta rock progresiboa bezalako eremuetan nahastu dituzte Karlos Linazasoro eta Harkaitz Cano idazleak kantuen hitzetan bidelagun izan dituztela. 

Kontzertua Gurea antzokia

22:00

Zikloia 2018, Trans-formatzen, antzerki-dantza

Amarozko Auzo Etxea, Tolosa

Mikele Grande, Ekaitz Goikoetxea, Aitor Lanas eta Garazi Zabaletaren eskutik.

Zikloia 2018, Trans-formatzen, antzerki-dantza Amarozko Auzo Etxea

Mikele Grande, Ekaitz Goikoetxea, Aitor Lanas eta Garazi Zabaletaren eskutik.

22:30

Broken Brothers Bras Band

Bonberenea, Tolosa

Sarrera: 8 euro.

Broken Brothers Bras Band Bonberenea

Sarrera: 8 euro.

7 bekatu nagusiak. Anne Broitman

Aranburu jauregia, Tolosa

Biarritzen bizi den artista da Anne Broitman. Ia hogei urte daramatza erakusketetan bere lanak aurkezten, eta taldeko erakusketa askotan ere parte hartu izan du. Arte galeria ere ireki zuen, Galerie Anne Broitman. 

7 bekatu nagusiak. Anne Broitman Aranburu jauregia

Biarritzen bizi den artista da Anne Broitman. Ia hogei urte daramatza erakusketetan bere lanak aurkezten, eta taldeko erakusketa askotan ere parte hartu izan du. Arte galeria ere ireki zuen, Galerie Anne Broitman. 

10:00
19:00

Txotxongilo animatuak

Topic, Tolosa

Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da.  Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten  panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.

Txotxongilo animatuak Topic

Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. 

Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten  panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.

16:10
16:10

Mikologika 2018

Tolosa

Tolosa&Co-rekin elkarlanean, Erakusleiho Lehiaketa. Tolosako dendariak, mikologia gai nagusia duela, beraien erakusleihoak atonduko dituzte, eta bezeroek gustukoena bozkatzeko aukera izango dute. Sari ezberdinak banatuko dira, bai dendarien artean eta baita bezeroen artean ere.