San Esteban auzoko XXXI. Kultur Astearen barruan, Aiora Epeldek (Emagin) hitzaldia eskainiko du auzo elkartean.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentuak, Gipuzkoan Eginak dokumental laburren bildumako atal berri baten estreinaldia egingo du, bihar Topicen 19:00etatik aurrera.
Altzoko Udalak herri batzarra antolatu du gaurkorako, 19:00etan, udaletxeko ekintza aretoan. Bertan, besteak beste, Segoretxeko bigarren faseko proiektua jorratuko da.
Hitzaldia: Despensa Solidaria Tabgha (Gasteiz) Hizlaria: Fidel Molina, Berakah taldeko koordinatzailea.
Zine Foruma: Jatorrizko bertsioan, gazteleraz azpidatziekin. Bi saio: 19:15 eta 21:45.
Hitzaldia: "Feminismoaren oinarriak XXI. mendean". Hizlaria: Aiora Epelde
Hongos medicinales de uso actual. Farmacología y aplicaciones prácticas, hitzaldia. Hizlaria: Raúl Fraile Fabero, Valladolideko Unibertsitateko Mikologia katedraduna. Hitzaldia, 1. solairuan izango da.
Biarritzen bizi den artista da Anne Broitman. Ia hogei urte daramatza erakusketetan bere lanak aurkezten, eta taldeko erakusketa askotan ere parte hartu izan du. Arte galeria ere ireki zuen, Galerie Anne Broitman.
Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.
Tolosa&Co-rekin elkarlanean, Erakusleiho Lehiaketa. Tolosako dendariak, mikologia gai nagusia duela, beraien erakusleihoak atonduko dituzte, eta bezeroek gustukoena bozkatzeko aukera izango dute. Sari ezberdinak banatuko dira, bai dendarien artean eta baita bezeroen artean ere.