10:30. Xake txapelketa. 12:00. Edurne Trancho MasterChef-eko finalistaren gidaritzapean haurrentzako sukaldaritza tailerra. 14:30. Sukaldaritza tailerreko parte hartzaileentzako bazkaria (tailerrean prestatutakoa bazkalduko dute). 16:00. Mozorro Lehiaketa. 16:30. Mozorroekin Photocall-a. 16:30. Umeentzako jolasak. 17:30. Txokolate jatea. 19:30. OASIS MUSIKAL SHOW orkestaren lehenengo Saioa. 20:45. Danborradako afaria. 22:15. Danborrada auzoko kaleetan. 23:45. Su artifizialak Berazubiko zubitik. 00:00. Oasis Musikal Show Orkesta.
12.00. Hamaiketakoa Jara elkartean eta ondoren Larramendi auzoan. 14.30. XXV. urteurrena ospatzeko bazkaria. Ondoren postrea, DJa eta edaria doan.
Beertokiko lagunek, euren bi pasioak uztartzen dituen jaialdi bat antolatu dute datorren Urriaren 13rako. 6 musika talde igoko dira Villabonako berdura plazan montatuko den taulara. Tartean egongo da Olaia Toral abeslari billabonatarra, euskal kantu zein munduko beste hainbat abeslari klasikoen bertsio akustikoak jotzen. 20 urte taula gainean daraman Boogie Van talde oreretarrak ere parte hartuko du jaialdian. Rocka nagusituko den arren, rock mota ezberdin asko entzun ahal izango dira. Hyedra talde donostiarraren post-rockak, Bermeoko Urgatz taldearen popper-rocka edota Managaitz zarauztarren hardcore-punka, besteak beste. Eta azkenik, berlindik datorren Schwach taldeaz gozatu ahal izango dugu. Talde alemaniarrak, penintsulatik egiten ari den biran geldialditxo bat egingo du Billabonan Beertoki Fest jaialdian parte hartzeko. Jaialdia arratsaldeko 17:30etan hasiko da, hiru talde izango dira arratsaldean eta beste hiru gauean. Tartean, Beertokiko lagunek musika jarriko dute. Jaialdi guztian zehar garagardo artisaua, pintxoak eta razioak eskainiko dira. Sarrera doan izango da. Ondo pasa!
Plazida Otaño oroituz. Emakumeen isilpeko emaria ikuskizuna. Herritar batek, Plazida Otaño, eta herriko ondare den Gorritiren Baserriko Argia eskulturak (emakume baserritarren omenez egindako eskulturak) topo egingo dute herriko plazan, emakumeen isilpeko emaria gogora ekartzeko asmoz. Haatik dantza konpainiaren Lau eme koreografia, Plazida Otañoren bertso antzeztuak eta emanaldia borobilduko dituzten bertso musikatuak ikusentzunezko aukera paregabea.
Biarritzen bizi den artista da Anne Broitman. Ia hogei urte daramatza erakusketetan bere lanak aurkezten, eta taldeko erakusketa askotan ere parte hartu izan du. Arte galeria ere ireki zuen, Galerie Anne Broitman.
Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.